Rafael Molés-en eta Pepe Andreu-ren ‘Lobster Soup’ proiektuak arrakasta lortu du Lau Haizetara foroaren hamalaugarren edizioan

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak arrakastaz eta proiektuen maila nabarmenarekin egin du bere azken edizioa.

sdr

Jardunaldia atzo, 2018ko irailaren 27an, ostegunarekin, egin zen Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren barruan, eta oso harrera ona izan zuen jendearen aldetik. Hamar herrialdek izan zuten ordezkaritza film luzeen hamalau proiektutan, hainbat gai jorratuta, hala nola, askatasuna, maitasuna, gatazka pertsonal eta sozialak, musika, historia, giza harremanak, belaunaldi-erreleboa eta giza eskubideak. The other side of the river” proiektua (Doppelplusultra Film und TV Produktion etxeak produzitutakoa) eta Mal de caña proiektuak (Batabat SCCL etxeak produzitutakoa) FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezkoen Nazioarteko Jaialditik eta DOCS Bartzelona jaialditik zetozen, hurrenez hurren, proiektuek bi merkatu osagarri eta espezializatutan izan dezaketen presentzia sustatzeko bi jaialdiekin IBAIak duen akordioaren fruitu.

Foro honen helburu nagusia zera da, gune apropos bat eskaintzea finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei proiektu dokumentalak ezagutarazteko.

Egun hori baino lehen, hautatuak izan ziren proiektuen produktoreek aditu profesionalekin lan egin zuten tailerretan. Storyline nahiz teaserra zehatz-mehatz aurkezteko lana egin zen, eta proiektuen ahalmenak erabat optimizatu ahal izan ziren euren aurkezpenerako. Gainera, Commissioning Editoreekin egin beharreko bilera indibidualizatuak hobetzeko jarraibideak eskaini zitzaizkien, Editore taldearen osaera inoiz baino zabalagoa eta nazioartekoagoa izanik: (TVE) Andrés Luque-Executive Producer / (EITB) Aintzane Pérez del Palomar-Co-prod. Commissioning Editor / (ARTE) Ali Delici- Deputy Director – Arts Department / (CAT&Docs) Catherine LeClef-President / (KCETlink MEDIA GROUP) Kim Spencer-Commissioning Editor / (TREELINE DISTRIBUTION) Elena Mera-International Business / (TV3) Jordi Ambrós-Commissioning Editor / (AL JAZEERA) Mohammed Belhaj-EP of In House Production|Production Department / (RADIO CANADA) Jean PelletierSenior Director-TV News Information / (MOVISTAR+) Cristina Merino- Responsible not fiction Selection / (RTBF) Isabelle Christiaens-Commissioning Editor / (NHK Japan Broadcasting Corp.) Nacamoto Hidetoshi-Senior Producer-Global Content Development Division. Commissioning Editor NHK World Documentary / (DISCOVERY CHANNEL / SCIENCE CHANNEL ) Jon Bardin Vice President, Documentaries & Specials / (TG4) Proinsias Ní Ghrainne-Commissioning Editor. Gutxi gorabehera 15 minutuko bilera indibidualizatuetan, lasai hitz egiteko aukera izan zuten Commissioning Editoreek eta produzitzaileek, lankidetza-akordio posibleak zehazteko.Commissioning

Jardunaldiaren itxiera gisa, bertan zeuden sektoreko profesional guztiek itxiera-ekitaldia eta IBAIA eta TREELINE Distribution sarien banaketa ikusi ahal izan zituzten KELER gunean. IBAIAko presidente Marian Fernandezek eman zuen IBAIA lehen saria, hau da, 3.000 euro ‘Lobster Soup’ proiektuari (REC-Grabaketa Estudioa-Axfilms). Elena Merak, bestalde, banaketako eta jaialdietako aholkularitzako Treeline saria eman zuen.Keler

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa antolatzen duen IBAIA elkartearentzat garrantzitsua da dokumentalen proiektu berriak espezializatu eta garatzeko guneak sendotzea, kalitatezko proiektu dokumental berrien produkzioa dinamizatuz.