Eroll Bilibanik (TABAHANA Films) ekoitzia eta Aurela Berilaren zuzendaritzapean, dokumental honek Adelina Ismailiren bidaia kontatzen du. Albaniako pop-aren ikonoa da Adelina, eta haren emanaldi iraultzaileek nazio bat liluratu zuten. Gizarte-justiziaz ari da ikuspegi feministatik: artea erresistentzia-modu gisa.
Foroa hasi baino lehen intentsitate handiko bi jardunalditan burutuko diren tailerretan parte hartuko du hautatutako proiektuak, eta ondoren pitching saioan ere egongo da. Erreminta egokiak emango zaizkio proiektuari pitchinga zein produktoreak/ek estatuko zein nazioarteko ikus-entzunezkoen industriako agenteekin (telebista-operadoreen eta online plataformen ordezkariak, salmenta-agenteak eta banaketa-etxeak, eta erakundeak) egingo dituen/dituzten One to One bilerak egin ditzan. IBAIA – ELKARGI saria ere irabazi ahalko du, 5.000 euroko balioa duen eta produktorea sarituko duen saria, hain zuzen ere.
DocsBarcelonak eta Donostiako Lau Haizetara Foroak lankidetza-akordio bat mantentzen dute, bi ekitaldien artean dokumentalen proiektuak elkartrukatzeko.
Aliantza honen helburua da dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatzea, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten laguntzea.
Zorionak aukeratutako proiektuari. Donostian elkar ikusiko dugu!