EPE-IBAIAk eta Music Library&SFX enpresak Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Forora zabaldu dute beren lankidetza

Musika-gaiei buruzko aholkularitza jasoko dute proiektu parte-hartzaileek eta 2.000 euroko sari bat emango da eskudirutan, baita proiektu irabazlearen musika deskargatzeko eta sinkronizatzeko tarifa lau bat ere.

EPE-IBAIA elkarteak antolatutako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak 20. edizioa izango du aurten irailaren 23an, 24an eta 25ean Donostiako Zinemaldiaren barruan, eta bazkide kolaboratzaile berri bat izango du foroak Music Library&SFX enpresarekin lortutako akordioaren ondoren.

Sektorean 20 urtetik gorako ibilbidea duen enpresa dugu Music Library&SFX eta Audio Network produkzio-musikako katalogoaren azpi-editoreak eta Espainiarako ordezkari esklusiboak dira, eta, horrez gain, beste katalogo eta artista independente eta alternatibo batzuk ere azpi-editatzen ditu, eta 360º-ko musika-ikuskapeneko zerbitzuak eskaintzen ditu Acorde deitutako bere dibisioaren bitartez.

Bi erakundeek duela urte batzuk itxi zuten akordio bat, eta beren katalogo eta zerbitzuen gaineko deskontuak eskaintzen dizkiete elkarteari berari zein elkarteko kideei akordio horri esker. 2 urteko indarraldia izango du lankidetza-esparru berriak, Lau Haizetara Foruari lotuta egongo da eta foroan parte hartzen duten proiektuen garapena sendotzen lagunduko du Music Library&SFX enpresaren ordezkariek musika-gaiei buruz eskainiko dituzten aholkularitzaren eta mentorien bidez. Horrekin batera, bi sari emango ditu enpresak, 2.000 euroko sari bat eskudirutan batetik, eta katalogoen produkzio-musika sinkronizatzeko musika hori mugarik gabe deskargatzea ahalbidetuko duen tarifa lau bat bestetik, proiektuaren promozio-edukietarako musika lagatzeaz gain.

Gogoratu Donostiako LAU HAIZETARA dokumentalen Foroaren XX. edizioak irekita duela ekainaren 28ra arte proiektuak aurkezteko deialdia foroaren webgunearen bitartez.