XIII. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Fororako deialdia zabalik dago

© Festival San Sebastián

Dokumentalak gogoko badituzu, proiekturen bat garatze-fasean baduzu eta finantzaketa edo bazkideen bila bazabiltza, hau da hori ezagutzera emateko toki aproposa. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat.

Foroa 2017ko irailaren 26tik 28ra bitarte egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru ataletan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin:

Pitching Tailerrak: hautatuak izan diren produktoreek, bi tutoreren laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen aurkezpena hobetzeko.

Pitching Jardunaldia: nazioarteko Commissioning Editoreen multzo azpimarragarri baten eta sektoreko hainbat profesional famaturen aurrean beren proiektuak azaltzeko aukera emango die produktoreei.

Bilera Indibidualizatuak: Commissioning Editoreen eta hautatutako proiektuen ordezkarien artean.

Ez galdu zure proiektua aurkezteko aukera.

Deadlinea: uztailaren 14a

(Kontsultatu egitarau osoa eta parte hartzeko baldintzak hemen)

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza izan dute.