Gidoi Ingurua 2018

Sin títuloGidoi Inguruaren VII. edizioa, 2018ko ekainaren 26an ospatuko da  Donostian, Zuatzuko PIA eraikineko Auditoriumean.

Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkziorako laguntza publikoek, diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak film luze bilakatzea eta jendaurrean erakustera iristea dute oinarrizko eta azken helburu. Hala ere, gidoien idazketara zuzenduriko diru-laguntzei dagokionez batez ere, beti antzeman da zailtasun handia, diruz lagundutako proiektuak prozesuaren gainontzeko faseetara iristeko, garapenekora, ekoizpenekora eta difusiora, eta, azken finean, laguntza jasotzearen helburua betetzekoa.

Espazio hau estaltzeko, EHGEPk (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala) eta IBAIAk (Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Gidoi Ingurua foroaren VII. edizioa antolatzen dute, non gidoilari aukeratuek, proiektuak ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean beraien proiektuak aurkezteko aukera izango duten.

Gainera, proiektuen aurkezpenaren ondoren, IBAIAko presidentak (Marian Fernández) eta EHGEPkoak (Asier Guerricaechebarria),  “Gidoia ikus-entzunezko formatu berrietan” mahai-ingurua aurkeztuko dute, hurrenez hurren, non sektoreko aditu profesionalen eskutik, gidoien idazketan eta egokitzapenean ematen diren aldaketak aztertuko diren, egunetik egunera indar gehiagorekin sartzen ari diren formatu berrien aurrean.

Jarduera honek,  proiektu bati lotetsitako gidoiak babestea, beraien garapen prozesua finkatzea eta ekoizle eta gidoilariaren arteko kolaborazioa sustatzea du helburu.

PROGRAMA