Aliantza horien jarraipenak dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatuko du, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten lagunduko du. Instituzioek konpromisoa hartu dute lankidetza-jardunean jarraitzeko eta baterako ekintzak garatzeko, koprodukzioak sustatu eta dokumentalaren industria indartzeko xedez.
Lankidetza horiek badituzte lehen titulu batzuk dagoeneko: “Arzak since 1897” dokumentalak, (DocsBarcelona festibalaren azken edizioan egon zena), Asier Altuna zuzendaria izanik, ideia oso argi bat abiapuntu duen familia-istorio bat kontatzen du: aitatik alabarenganako belaunaldi-transmisioa, euskal gastronomiaren erreferenteetako baten eskutik, hau da, Juan Mari Arzaken eskutik; “There was and there wasn’t”, Andrea Capranicorena, aita baten erredentzioaren kontatzen duena, gizon konplexu eta egoki baten erretratu intimoa pintatuz, (Biarritzeko FIPADOC festibalaren azken edizioan egon zen); Mal de Caña (2018ko DocsBarcelona Festibala); Probation (2018ko Biarrizko FIPADOC Biarritz 2018).
Erakunde antolatzailearen (IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) eta bi festibalen arteko ahaleginak batuz lortu ahal izango da aurten ere, Donostiako 67. Zinemaldiaren esparruan 2019ko irailaren 26an egingo den Donostiako Lau Haizetara Foroaren pitchingean aurkezten diren proiektuetako bik festibal horietan parte hartzea: proiektu batek Biarrizko FIPADOC festibalean (2020ko urtarrila) eta besteak DocsBarcelona festibalean (2020ko maiatza).
Proiektu horiek, besteak beste, akreditazio ofizial bat jasoko dute doan, proiekzioetara joateko eta/edo antolatzen diren jarduera profesionaletan parte hartzeko. Gainera, Commissioning Editoreekiko banakako bileretan parte hartuko dute, merkatuaren industria-jarduera nagusia eta gune egokia baita finantzatzaileei eta banatzaileei proiektuaren berri emateko
Informazio gehiagorako, Lau Haizetara Foroaren webgunea kontsulta daiteke, edo bestela bertan aurki daitezkeen harremanetarako bide desberdinak baliatu.