Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hainbat Commissioning Editor ospetsuren parte-hartzea berretsita du jada hurrengo ediziorako

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa hasteko hilabete bat falta den arren, urtez urte dokumentalen generoari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi horren hainbat xehetasun ezagutzen dira jada. ARTE France (Frantzia), ETB (Espainia), Movistar+ (Espainia), RTBF (Belgika), TV3 (Espainia) edo YLE (Finlandia), aurtengo edizioko panelean parte hartzeko jadanik berretsita dauden izenetako batzuk dira. Estatuko eta nazioarteko lehen mailako telebista, plataforma, salmenta-agente eta banatzaileen ordezkariez osatuta egongo da panela, eta aurkeztutako dokumentalak nazioarteko merkatu berrietara irekitzen ahaleginduko dira.

Aurten pitching saioak irailaren 26an garatuko dira, goizez, Kursaal Jauregian. Proiektuaren zuzendariak eta produktoreak 10 minutuko tartea izango dute beren proiektuaren potentzialtasun guztiak aurkezteko eta teaserra erakusteko, paneleko kideen eta bertaratutako publikoaren aurrean. Arratsaldez “One to One” bilera indibidualizatuak egingo dira parte hartzen duten Commissioning Editoreekin, koprodukzio edo aurre-erosketako akordioen bitartez finantzaketa errazteko xedez, eta/edo proposamenak garatzeko.

Gainera, duela gutxi iragarri diren hautatutako 15 tituluek 3.000 euroko zenbatekoaz hornitutako IBAIA saria irabazteko aukera izango dute, eta sariaren epai-mahaia Paneleko kideek osatuko dute.

Datozen asteetan foroaren antolatzaileek egitarauan sartuko diren jarduera osagarriak iragarriko dituzte.

Era berean, irailaren 25era arte zabalik egongo da publiko gisa bertaratzeko inskripzioa proiektuen aurkezpenean eta/edo hilaren 26ko jarduera paraleloetan egoteko, helburutzat Europako errealitate zinematografiko eta kulturala jendeari hurbiltzea izango dutelarik.

Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu