Donostia Zinemaldiaren barruan irailaren 24tik 26ra bitartean egingo den hamabosgarren edizioan, LAU HAIZETARA Dokumentalen Koprodukzio Foroak aurkeztuko duen aukeraketak, ekimenaren beraren aniztasuna erakusteaz gain, bere programazioa sendotu egin dela eta dokumentalaren industrian zenbaterainoko garrantzia hartu duen ere erakutsiko digu.
Besteak beste sormen-potentziala, unibertsalitatea eta koprodukziorako posibilitateak onarritzat hartuta, jasotako proiektu guztien artean 15ek parte hartuko dute pitching saioetan 2019ko irailaren 26an. Frantziatik, Espainiatik, Kolonbiatik, Argentinatik edo Alemaniatik aukeratutakoak izanik, hainbat gai erakusten dituzte proiektuek, hala nola transhumantzia, bizitzari buruzko gogoetak, amets amaitugabeak, arazo sozialak, turismo masifikatua, nortasun-galera, espioitza, kiroleko balioak eta bizitzako sakrifizioa.
IBAIA saria irabazteko aukera izango dute aukeratutako tituluek, proiektu irabazlearen ekoizleak 3.000 euroan balioetsitako saria irabazi ahalko duelarik, Paneleko kideek osatutako epai-mahaiak emango duen sariaren bidez.
AMORES TRASHUMANTES
ZUZENDARIA: IBAN AYESTA ALDANONDO
Espainia
EKOIZPENA: SONORA ESTUDIOS – EMANA FILMS
EKOIZLEA: Miguel Gómez / Iban Ayesta
ARIANE, THE IMPOSSIBLE BET-A SPACE ODYSSEY
ZUZENDARIA: FRANÇOIS-XAVIER VIVES
Frantzia
EKOIZPENA: EFFERVESCENCE DOC
EKOIZLEA: Laurent Robert Thibierge
BROMO: EL AGENTE GERNIKA
ZUZENDARIA: GERARD ESCUER
Espainia
EKOIZPENA: AREA AUDIOVISUAL
EKOIZLEA: Nerea García Guillén
CHAMPETA EN MANO
ZUZENDARIA: ANDRÉS TUDELA
Kolonbia
EKOIZPENA: MALTA CINE
EKOIZLEA: Diego Navarro
CUIDADORAS
ZUZENDARIA: MARTINA MATZKIN – GABRIELA UASSOUF
Argentina
EKOIZPENA: GRONCHO STUDIO
EKOIZLEA: Rocío Pichirili
EL PESO
ZUZENDARIA: TAMARA LUCARINI
Espainia
EKOIZPENA: BANATU FILMAK
EKOIZLEA: Aitor Arenas
EL RÍO DE LA VIDA
ZUZENDARIA: DIEGO URRUCHI
Espainia
EKOIZPENA: MEDIA ATTACK
EKOIZLEA: Diego Urruchi
MAGALUF GHOST TOWN
ZUZENDARIA: MIGUEL ANGEL BLANCA
Espainia
EKOIZPENA: BOOGALOO FILMS/ LITTLE BIG STORY
EKOIZLEA: Bernat Manzano
OCHO CUENTOS SOBRE LA HIPOACUSIA
ZUZENDARIA: CHARO MATO
Argentina
EKOIZPENA: MONARCA FILMS
EKOIZLEA: Charo Mato
ROBIN BANK
ZUZENDARIA: ANNA GIRALT GRIS
Espainia
EKOIZPENA: GUSANO FILMS
EKOIZLEA: Jorge Caballero Ramos
SAMUEL AND THE LIGHT
ZUZENDARIA: VINÍCIUS GIRNYS
Frantzia
EKOIZPENA: LE-LOKAL PRODUCTION
EKOIZLEA: Philippe Aussel
SHOOTING FOR MIRZA
ZUZENDARIA: JUAN GAUTIER
Espainia
EKOIZPENA: DYNAMITE FILMS SL
EKOIZLEA: Manuel Díaz
THE GOUROUGOU TRIAL
ZUZENDARIA: SANTI PALACIOS – SIMÓN CASAL
Espainia
EKOIZPENA: FM
EKOIZLEA: Simón Casal
UN YACIMIENTO DE FUTBOLISTAS
ZUZENDARIA: LAURENT DUFRÊCHE
Frantzia-Espainia
EKOIZPENA: LES FILMS DE LA BUTTE / IRUSOIN
EKOIZLEA: Nicolas Lesoult / Iñaki Gómez
UP YONDER AWAYS
ZUZENDARIA: MATTHIAS LAWETZKY
Alemania
EKOIZPENA: ALASMALAS PICTURES
EKOIZLEA: Ivan Robles-Mendoza
Gainera, LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Jaialdiarekin (Biarritzeko Ikus-entzunezkoen Programen Nazioarteko Jaialdia), DocsBarcelona Jaialdiarekin (Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia) eta NOKA Programarekin (Euskal emakume zinegileei zuzendutako mentoria-programa) dituen lankidetza-akordioen ondorioz, beren artean osagarri diren eta genero dokumentalean espezializatutako bi merkatu desberdinetan proiektuen presentzia sustatzeko, “Ariane, The Impossible Bet-A Space Odyssey”, “Samuel and The Light” eta “El Peso” proiektuak aukeratuak izan dira, guztiak jaialdi eta programa horietan parte hartu duten lanak, hurrenez hurren.
Foroa egin aurretik bi jardunaldi intentsutan (irailaren 24a eta 25a) Tabakalerako instalazioetan egingo diren tailerretan parte hartuko dute aukeratutako proiektuek, eta erreminta egokiak emango zaizkie pitchinga zein Donostiako Kursaal jauregian ekoizleek egingo dituzten One to One bilerak burutzeko.
Era berean, irailaren 25era arte egongo da zabalik publiko gisa bertaratzeko inskripzioa proiektuen edota marko berean izango diren jarduera paraleloen aurkezpenean egoteko, proiektu edota jarduera guztiek ere helburutzat Europako errealitate zinematografiko eta kulturala jendeari hurbiltzea izango dutelarik.
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu