Dokumental proiektuak garatzeko Euskal Ikusentzunezko enpresentzat aholkularitza

Apirilaren 6 eta 7an Etxepare Institutuaren Tabakalerako egoitzan ospatuko diren jardunaldi hauetarako, gehienez 8 proiektu aukeratuko dira. Etxepare Euskal Institutuak eta IBAIAk sinatu duten lankidetza hitzarmenak, helburu gisa duena kalitatezko dokumental proiektuen garapena sustatzea eta hauentzako bazkide eta finantziazioa bilatzen laguntzea, 8 ekoiztetxeri aholkularitza jardunaldi honetan parte hartzeko aukera emango die. (gehiago…)

Euskal zinemagintzak jasotako laguntza kopurua baino gehiagoko itzulera sortzen du

Euskal zinemagintzaren egoeraren argazkia jasotzen duen txostena aurkeztu du, gaur goizean, IBAIAk. Ikertaldek egindako azterketa euskal ekoizpen zinematografikoak Euskadin duen eragin sozioekonomikoaren erakusleiho da. Jose Portelak, IBAIAko lehendakariak, Iganacio Rotaechek, IBAIAko kudeatzaileak eta Iñigo Artechek, Ikertaldeko proiektu zuzendariak, parte hartu dute aurkezpenean. (gehiago…)

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak arrakastaz egin du bere hamabigarren edizioa

Atzo, 2016ko irailaren 22an, ostegunarekin, Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan egin zen Lau Haizetara Dokumentalen XII. Koprodukzio Foroak harrera ona izan zuen jendearen aldetik. 12 proiektu europar aurkeztu ziren, eta hainbat gai bildu zituzten, hala nola immigrazioa, sexua, gerra-istorioak, kultura edo bizitzan mugak gainditzea eta sakrifikatzea. Proiektu horietako bat, Giros-ek (Brasil) produzitutako “Probation” proiektua, FIPAtik dator, hots, Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Festibaletik, eta IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiak elkarte horrekin duten akordioaren fruitu da. 2007an hasi zen lankidetza hori, harreman-esparru berri hori sendotzeko oinarriak ezarri zituen lehen hitzarmenaren sinadurarekin.

Zinemirak inoiz baino euskal produkzio gehiago aurkeztuko ditu

Euskal zinemari eskainitako saila da eta Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Irizar eta EITBk babestuta eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin. Aurten, euskadin ekoitzitako hamazazpi film hartuko ditu barne; horietatik zortzi Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira. Era berean, Ramón Barea aktore eta zuzendariak jasoko du aurtengo Zinemira Saria. Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute, euskal zinemagintzaren pertsona ospetsu baten lan-ibilbidea aitortzeko. Euskal Zinemaren Galan emango da Zinemira Saria irailean, Victoria Eugenia antzokian.

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan aurkeztuko diren 12 proiektuak hautatu dira

Irailaren 20tik 22ra bitarte, eta Donostiako Zinemaldiaren esparruan, Europako hamabi proiektu aurkeztuko dira Commissioning Editorsen panel baten aurrean, eta panel hori osatuko dutenen izenak ematen hasi dira. Askotariko gaiak jorratzen dituzte proiektuek, hala nola immigrazioa, sexua, gerra-istorioak, kultura, edo bizitzan hobetzeko grina eta sakrifikatu beharra. (gehiago…)

Proiektu dokumentalen aholkularitza, “Lau Haizetara” Koprodukzio Foroaren esparruan

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren arteko lankidetzaren ondorioz, 4 proiektu dokumental hautatuko dira Ove Rishoj Jensen aholkulari danimarkarraren eskutik beren proiektuen aholkularitza indibidualizatua lortzeko. Zinemaldiaren esparruan irailaren 20an, 21ean eta 22an Donostian egingo diren “Lau Haizetara” Koprodukzio Foroaren, prestakuntza-tailerren eta dokumentalen banaketa-estrategiei buruzko Mintegiaren zerbitzu osagarri gisa, hala nahi duten enpresek, Foroan parte hartu nahiz ez, proiektu dokumental bat garatzen ari badira, proiektua aurkeztu ahal izango dute hautatua izan dadin. Aholkularitza Ove Rishoj Jensen (European Documentary Network) profesional eta aholkulari ospetsuak emango du irailaren 23ko goizean, proiektu bakoitzari…