Harrera ona izan du IBAIA / Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle burujabeen elkateak eta Euskal Herriko gidoigileen elkarteak antolatutako Gidoi Ingurua foroaren V.edizioak

Atzo goizean ospatu zen eta bertan, aukeratutako 8 gidoilarik beraien proiektuak aurkeztu zituzten, proiektuak ekoizteko interesa izan zezaketen guztien aurrean. Zer diozu? – Lutxo Egia Del Rio Resilience Bar – Miguel Gómez-Tejedor Haitzetatik haratago – Uxue Arzelus Control Z – Iban del Campo Odol taupadak – Ignacio Gaztaka El último de los vascos – Juan Ibarrondo Ez gara hemengoak – Ander Iriarte Un viaje en el tiempo – Ana Serna Ondoren, mahai-inguru bat burutu zen “Diruz-lagundutako gidoia: Idazketatik ekoizpenera” izenburupean, non Luis Marias eta Paul Urkijo gidoilariek parte hartu zuten, IBAIA eta Gidoilarien elkarteko presidenteekin batera, Joxe…

TREELINE DISTRIBUTIONek Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren aldeko apustua egin du berriro, hautatutako proiektuen artean banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria emanez

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak eta Treeline banaketa-etxeak aurten ere indartu dute beren lankidetza arrakastatsua. Aurtengoarekin laugarren aldiz emango dute banaketako eta festibaletako aholkularitzaren saria, proiektuaren inguruko bi aholkularitza-saiotan datzan saria, alegia. Lehen kontsulta-saioa dokumentalaren garapen-fasean egingo zaio irabazleari, eta bigarren saioa, berriz, dokumentala amaitu eta gero. (gehiago…)

IBAIAren eskutik, Euskal ikus-entzunezkoaren sektoreak, Zinemarako laguntzen sistema berria eta laguntzen eta zerga-pizgarrien euskal sistemara egokitzea eta harekin bat etortzea aztertu ditu

70 profesional baino gehiagok, ekoizpen-etxeak, aholkulariak, finantza-agenteak, abokatuak eta sektoreko erakundeak barne, parte hartu dute jardunaldi honetan, zeinaren helburua zinemarako laguntzen eredu berria eta foru-araudian produkzio zinematografikoetan egindako inbertsioengatiko zerga-kenkariei dagokienez aurreikusitako aldaketak ezagutzera ematea eta Euskadiko sistemara egokitzeko dauden premiak aztertzea izan den, era horretan, gure sistema optimizatu eta indartzeko, eta beharrezkoa den segurtasun juridikoa emateko. (gehiago…)