DOCSBARCELONAK, BIARRITZEKO FIPADOC JAIALDIAK eta PIAF Ikus-entzunezko Ekoizle Independente Federatuen FEDERAZIOAK EUTSI EGINGO DIETE LAU HAIZETARA FOROAREKIN DITUZTEN LANKIDETZA-HITZARMENEI

Aliantza horiek helburu erkideak eta/edo osagarriak dituzte, eta proiektuen presentzia sustatu nahi dute genero dokumentalean espezializatutako zenbait merkatutan, beren garapen- eta finantzaketa-prozesuak osatu ditzaten. Akordio horien fruitu, Donostiako datorren LAU HAIZETARA Foroan izango diren proiektuen artean, Biarritzeko Fipadoc jaialdiak zein Docs Barcelonak proiektu bana hautatuko dute hurrenez hurren 2023ko urtarrilean eta maiatzean egingo diren proiektuen ptiching saioetan eta speed meeting saioetan parte hartzeko. Era berean, beste behin ere, PIAF Ikus-entzunezko Ekoizle Independente Federatuen federazioak, EGEDA Ikus-entzuneko Eskubideak Kudeatzeko Erakundearen laguntzarekin, Foroa antolatzen duen IBAIArekin adostu du, PIAF federazioko kide diren elkarteetako baten enpresek aurkeztutako proiektuen artean, proiektuak hautatzeko batzordeak proiektu bat…

(Español) IBAIA recibe el apoyo de ELKARGI y ambas entidades intensificarán su colaboración

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language. IBAIA recibe el apoyo de ELKARGI y ambas entidades intensificarán su colaboración Gracias a este acuerdo y entre otras medidas, el Foro de Coproducción de documentales LAU HAIZETARA de San Sebastián, incrementará hasta 5.000 euros su premio al mejor proyecto. (Premio IBAIA-ELKARGI)  Esta colaboración alcanzada entre IBAIA / Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco,…

Ingurumen-kontsultoretzako sari bat emango du Lau Haizetara dokumentalen koprodukzio-foroak

IBAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteak, foroaren antolatzaile den aldetik, ondo ezagutzen du orain bizi dugun –eta ikus-entzunezkoen sektorearen berezko zati den– trantsizio ekologikoari lotutako beharrezko prozesua, eta, hori horrela, interesgarria iruditu zaio eraldaketa horretara iritsi arte ikus-entzunezkoaren arloko gure enpresek egin behar duten bidean aktiboki laguntzea. Bilibin Circular ekonomia zirkularreko kontsultoretza-enpresa bat dugu, jasangarritasuna lortzeko enpresek daramaten eraldaketa-prozesuan inplikatua, eta ikus-entzuneko sektorearen esparruan “Basque Green Film” proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen ari dena, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abiarazitako proiektu horretan, hain zuzen ere. “IBAIA – Bilibin Circular” Saria Donostian irailaren 21ean Donostiako Zinemaldiaren barruan egingo den

Ospe handiko hainbat Commissioning Editors-ek parte hartuko dute Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan

Aste gutxi baino ez dira falta Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioari hasiera emateko, eta xehetasun batzuk aurreratzen ditugu urtetik urtera zinemagintza-industriaren barruan dokumentalaren generoan diharduten gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi baten inguruan. AL JAZEERA (Qatar), CAT&Docs (Frantzia), Movistar+ (Espainia), SUNDANCE INSTITUTE (USA), SVT (Suedia), THE HISTORY CHANNEL IBERIA (Espainia), TVE (Espainia) edo CHICKEN & EGG PICTURES (USA) dira edizio honetako panelean parte hartuko duten izenetako batzuk. (gehiago…)

TREELINE DISTRIBUTION-EK, BERRIZ ERE, BANAKETA ETA JAIALDIEN AHOLKULARITZAKO SARI BAT EMANGO DU, DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FORORAKO HAUTATUTAKO PROIEKTUEN ARTEAN

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta Treeline Banatzaileak berritu dute 2013. urteaz geroztik indarrean duten akordioa, dokumentalaren industriaren alde egiten duten apustua bultzatzen eta indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bederatzigarren urtez jarraian, banatzaileak banaketa eta jaialdien aholkularitzako saria emango du: proiektuari buruzko aholkuak emateko 2 saio, lehen kontsulta-saio bat dokumentala garatzeko fasean, eta bigarren saio bat dokumentala amaitu ondoren. (gehiago…)

HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragartzen du hamazazpigarren edizioaren proiektuak hautatu direla; 2021eko irailaren 20, 21 eta 22an egingo da foroa, modu presentzialean, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Proiektu ugari aurkeztu dira, askotarikoak, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri. (gehiago…)