Hamar herrialdetako proiektuak hautatu dira Lau Haizetara Foroaren hamalaugarren ediziorako

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hamalaugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu; aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra bitarte izango da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Guztira ia 90 proiektuk eman zuten izena, eta hautatutako 14 proiektatuetatik lau euskaldunak dira; gainerako hamarrak, aldiz, Argentinatik, Italiatik, Norvegiatik, Mexikotik, Kubatik, Alemaniatik, Armeniatik, Kanadatik, Dominikar Errepublikatik eta Indonesiatik datoz. (gehiago…)

INTERNATIONAL AUDIOVISUAL TRAINING

IBAIAk, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta (H)emen Ikus-entzunezko Emakumeen elkarteak elkarlanean, ikus-entzunezko eremuan lan egiten duten profesionalei, ikasleei eta interesatuei zuzendutako hiru Masterclass  antolatu dituztela, nazioarteko profesional entzutetsuekin. (gehiago…)

Marian Fernandez izango da IBAIAko presidente

Gaur, urtarrilak 23, egin da IBAIAko Ohiko Batzar Orokorra. Gai-zerrendan aztertu beharrekoen artean, elkartearen zuzendaritza-batzorde berriaren berregituratzearen gaia zegoen. Txintxua Films ekoizpen-etxeko Marian Fernandez Pascal (Iruñea, 1974) izango da aurrerantzean presidentea, Joxe Portelak (Abra Prod) karguari uko egin ondoren. Joxe 11 urte jarraian izan da elkarteko burua, eta zuzendaritza-batzordean jarraituko du aurrerantzean ere, presidenteorde gisa. Txintxua Films etxeko fundatzaile eta 2008. urtetik aurrera bertako ekoizle izan da Marian, eta ibilbide luzea du zinemaren alorrean: estatuko eta nazioarteko errekonozimendua eta presentzia duten proiektuetan parte hartu du, eta…