PRECIOSA MEDIA BANATZAILEAK BERRIZ ERE EMANGO DU BANAKETAKO, ZINEMALDIETAKO BIDEKO ETA PANTAILETAKO AHOLKULARITZA-SARI BAT DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FORORAKO HAUTATUTAKO PROIEKTUEN ARTEAN.

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta Preciosa Media banatzaileak berritu egin dute beren lankidetza-akordioa, dokumentalaren industriaren alde egiten duten apustua bultzatzen eta indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bigarren urtez jarraian, banaketako, zinemaldietako bideko eta pantailetako aholkularitza-sari bat emango du banatzaileak, hau da, 4 orduko aholkularitza birtuala. (gehiago…)

“Adelina” proiektuak Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio-Foroaren hurrengo edizioan hartuko du parte

Eroll Bilibanik (TABAHANA Films) ekoitzia eta Aurela Berilaren zuzendaritzapean, dokumental honek Adelina Ismailiren bidaia kontatzen du. Albaniako pop-aren ikonoa da Adelina, eta haren emanaldi iraultzaileek nazio bat liluratu zuten. Gizarte-justiziaz ari da ikuspegi feministatik: artea erresistentzia-modu gisa. (gehiago…)