HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragartzen du hamazazpigarren edizioaren proiektuak hautatu direla; 2021eko irailaren 20, 21 eta 22an egingo da foroa, modu presentzialean, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Proiektu ugari aurkeztu dira, askotarikoak, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri. (gehiago…)

Marian Fernandez izango da IBAIAko presidente

Gaur, urtarrilak 23, egin da IBAIAko Ohiko Batzar Orokorra. Gai-zerrendan aztertu beharrekoen artean, elkartearen zuzendaritza-batzorde berriaren berregituratzearen gaia zegoen. Txintxua Films ekoizpen-etxeko Marian Fernandez Pascal (Iruñea, 1974) izango da aurrerantzean presidentea, Joxe Portelak (Abra Prod) karguari uko egin ondoren. Joxe 11 urte jarraian izan da elkarteko burua, eta zuzendaritza-batzordean jarraituko du aurrerantzean ere, presidenteorde gisa. Txintxua Films etxeko fundatzaile eta 2008. urtetik aurrera bertako ekoizle izan da Marian, eta ibilbide luzea du zinemaren alorrean: estatuko eta nazioarteko errekonozimendua eta presentzia duten proiektuetan parte hartu du, eta…