PRECIOSA MEDIA BANATZAILEAK BERRIZ ERE EMANGO DU BANAKETAKO, ZINEMALDIETAKO BIDEKO ETA PANTAILETAKO AHOLKULARITZA-SARI BAT DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FORORAKO HAUTATUTAKO PROIEKTUEN ARTEAN.

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta Preciosa Media banatzaileak berritu egin dute beren lankidetza-akordioa, dokumentalaren industriaren alde egiten duten apustua bultzatzen eta indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bigarren urtez jarraian, banaketako, zinemaldietako bideko eta pantailetako aholkularitza-sari bat emango du banatzaileak, hau da, 4 orduko aholkularitza birtuala. (gehiago…)

“Adelina” proiektuak Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio-Foroaren hurrengo edizioan hartuko du parte

Eroll Bilibanik (TABAHANA Films) ekoitzia eta Aurela Berilaren zuzendaritzapean, dokumental honek Adelina Ismailiren bidaia kontatzen du. Albaniako pop-aren ikonoa da Adelina, eta haren emanaldi iraultzaileek nazio bat liluratu zuten. Gizarte-justiziaz ari da ikuspegi feministatik: artea erresistentzia-modu gisa. (gehiago…)

Zinema-Zubiak Programako IV Topaketa Jardunaldia

Zinema Zubiak programak, Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko enpresen eta profesionalen arteko ikus-entzunezko harremanak eta proiektuen garapena sustatzea eta dinamizatzea du helburu. Horretarako topaketa berri bat egingo du martxoaren 14an, PUNTO DE VISTA jaialdiaren baitan (Nafarroako Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia), 2021, 2022 eta 2023an egin ziren topaketei jarraipena emanez. Programa koordinatzen dugun elkarteok (ZUKUGAILUA, NAPAR eta IBAIA), Euroeskualdea osatzen duten lurraldeen ordezkari gisa, hitzordu honetara gonbidatu nahi zaituztegu guztiok, ezinbesteko hitzordua proiektuak garatu eta alor honetan aliantzak bilatu nahi dituztenentzat. Topaketan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izen-ematea. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat koord@zukugailua.eus helbidera, martxoaren 7a baino lehen. Hemen daukazue jardunaldiaren kartela informazio guztiarekin.

“GOOD AND EVIL: HOW TO SELL A LIE” PROIEKTUAK DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN DATORREN EDIZIOAN PARTE HARTUKO DU

Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza-akordioa dela-eta, “GOOD AND EVIL: HOW TO SELL A LIE” dokumentala hautatu du 2024ko irailean Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko, Donostiako Zinemaldiaren barruan betiere. (gehiago…)

(Español) PREMIOS FORO LAU HAIZETARA DE SAN SEBASTIÁN 2023

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. Los galardonados de la XIX edición del Foro de Coproducción de Documentales LAU HAIZETARA de San Sebastián, que tuvo lugar el 27 de Septiembre de 2023 son: (gehiago…)