Ospe handiko hainbat Commissioning Editor izango ditugu gurekin Donostiako Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XIX. edizioari hasiera emateko hilabete falta den honetan, urtetik urtera zinemagintza-industriaren barruan dokumentalaren generoan diharduten gero eta profesional gehiago biltzen dituen jada finkatutako ekitaldi honetan izango diren Commissioning Editor batzuen izenak aurreratuko ditugu. (gehiago…)

DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAK 5.000 EUROKO SARIA EMANGO DIO PROIEKTU ONENARI

Foroaren antolatzaile IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta ELKARGIren artean 2022an hasitako akordioa berritzearen fruitu den sari honek agerian jartzen du finantza-erakundeak ikus-entzunezkoen euskal sektorearekin duen konpromisoa,  sektorearen bilakaerak berak finantza-zerbitzuen gero eta espezializazio handiagoa eskatzen duen une honetan. (gehiago…)

INGURUMEN-AHOLKULARITZAKO SARI BAT EMANGO DU LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAK

IBAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteak, foroaren antolatzaile den aldetik, ondo ezagutzen du orain bizi dugun –eta ikus-entzunezkoen sektorearen berezko zati den– trantsizio ekologikoari lotutako beharrezko prozesua, eta, hori horrela, interesgarria iruditu zaio eraldaketa horretara iritsi arte ikus-entzunezkoaren arloko gure enpresek egin behar duten bidean aktiboki laguntzea. (gehiago…)

PIAF-eK ZUZENDARITZA BATZORDEA OSPATU DU MALAGAKO ZINEMALDIAN

Ikus-entzunezko Ekoizle Independenteen Federazioak (PIAF) Zuzendaritza Batzordea egin du gaur goizean, Malagako 26. Zinemaldiaren esparruan. Batzordean,  PIAFen sartzeko eskaera egin du Extremadurako Zine Ekoiztetxeen Elkarteak (AEPC). Elkarte horrek Garde, Enblema Films, Derivas Films, Glow eta Making DOC enpresak biltzen ditu, Extremadurako ekoizpen zinematografikoaren sektoreko ordezkariak, beren sektorearen interesak defendatzeko sortuak eta Autonomia Erkidegoan zinema ekoizteko eta beste industria batzuekiko lankidetza ahalbidetuko duen industria eta ekosistema sendoa sortzeko. (gehiago…)

“HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH” PROIEKTUAK DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN DATORREN EDIZIOAN PARTE HARTUKO DU

Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza-akordioa dela-eta, “HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH” dokumentala hautatu dute 2023ko irailean Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko, Donostiako Zinemaldiaren barruan betiere. (gehiago…)