Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa hasteko hilabete bat falta den arren, urtez urte dokumentalen generoari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago biltzen dituen ekitaldi horren hainbat xehetasun ezagutzen dira jada. ARTE France (Frantzia), ETB (Espainia), Movistar+ (Espainia), RTBF (Belgika), TV3 (Espainia) edo YLE (Finlandia), aurtengo edizioko panelean parte hartzeko jadanik berretsita dauden izenetako batzuk dira. Estatuko eta nazioarteko lehen mailako telebista, plataforma, salmenta-agente eta banatzaileen ordezkariez osatuta egongo da panela, eta aurkeztutako dokumentalak nazioarteko merkatu berrietara irekitzen ahaleginduko dira.
Aurten pitching saioak irailaren 26an garatuko dira, goizez, Kursaal…