Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hamalaugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu; aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra bitarte izango da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Guztira ia 90 proiektuk eman zuten izena, eta hautatutako 14 proiektatuetatik lau euskaldunak dira; gainerako hamarrak, aldiz, Argentinatik, Italiatik, Norvegiatik, Mexikotik, Kubatik, Alemaniatik, Armeniatik, Kanadatik, Dominikar Errepublikatik eta Indonesiatik datoz. (gehiago…)