Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren 15. edizioan, hirugarren aldiz, IBAIA Saria emango zaio aurkeztutako proiektu onenari, irailaren 26an egingo den pitching jardunaldian.
Horren helburua da kalitateko dokumentalen generoko proiektuak garatzeko eta finantziatzeko prozesuan beste urrats bat egitea eta produkzioa dinamizatzea, proiektu horiek abian jartzen lagunduz. Aurreko edizioan, de Rafael Molés eta Pepe Andreu-ren (REC-Grabaketa Estudioa-Axfilms) “Lobster Soup” proiektuak (Boogaloo Films) eraman zuen saria.
Hautatutako hamabost proiektuek aukera izango dute 3.000 euroko saria lortzeko. Paneleko Commissioning Editoreek erabakiko dute saria zeini eman, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-ahalmena kontuan hartuz proiektu irabazlea hautatzerakoan.
AMORES TRASHUMANTES
ZUZENDARIA:…