CATHERINE ULMER ETA VENTURA DURALL TUTOREAK DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN

Biak pitchingaren Prestakuntza-tailerrez arduratuko dira berriz ere; foroaren aurreko jarduera da pitchinga, eta irailaren 25ean eta 26an egingo da Tabakaleran (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa).

Zuzentzeko eta ekoizleekin banan-banan eta taldeka jarduteko arduradunak izango dira.  Intentsitate handiko jardunaldi horietan,  aurkezpen-lan sakona egingo da storyline eta teaser alorretan ahalik eta erakargarrienak izan daitezen, eta hautatutako proiektuetatik ahalik eta potentzialitaterik handiena ateratzeko eta Commissioning Editors-ekin bilera indibidualizatuak hobetzeko, tresna egokiak jarriko dira parte-hartzaileen eskura.

Catherine Ulmerrek eta Ventura Durallek lotura estua dute dokumentalaren munduarekin, eta eskarmentu handia nazio-mailan eta nazioartean aitortza eta presentzia duten proiektuen zuzendaritzan eta ekoizpenean. Gertutik ezagutzen dituzte denboran zehar errealitate politiko, sozial eta kulturalaren inguruan hausnartzeko funtsezkoa den generoaren xehetasun guztiak.

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak Donostiako Zinemaldiko Industria Sailaren laguntzarekin antolatua, jarduera hau dokumentalerako erreferentziazko hitzorduetako bat da dagoeneko, eta ikus-entzunezko garapenaren alde egiten duten hainbat erakunde eta entitateren babesa dauka.