Aliantza horiek helburu erkideak eta/edo osagarriak dituzte, eta proiektuen presentzia sustatu nahi dute genero dokumentalean espezializatutako zenbait merkatutan, beren garapen- eta finantzaketa-prozesuak osatu ditzaten.
Akordio horien fruitu, Donostiako datorren LAU HAIZETARA Foroan izango diren proiektuen artean, Biarritzeko Fipadoc jaialdiak zein Docs Barcelonak proiektu bana hautatuko dute hurrenez hurren 2023ko urtarrilean eta maiatzean egingo diren proiektuen ptiching saioetan eta speed meeting saioetan parte hartzeko.
Era berean, beste behin ere, PIAF Ikus-entzunezko Ekoizle Independente Federatuen federazioak, EGEDA Ikus-entzuneko Eskubideak Kudeatzeko Erakundearen laguntzarekin, Foroa antolatzen duen IBAIArekin adostu du, PIAF federazioko kide diren elkarteetako baten enpresek aurkeztutako proiektuen artean, proiektuak hautatzeko batzordeak proiektu bat hautatuko duela, zenbait abantailaren onura jaso dezan, hala nola Foroan doan parte hartzea eta hemen kontsultatu daitezkeen beste zerbitzu batzuk baliatzea.
Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak bere hemezortzigarren edizioa egingo du 2022ko irailaren 20an, 21ean eta 22an, Donostiako 70. Zinemaldiaren esparruan.
Inskribatu zure proiektua hemen // Deadline: ekainaren 27a