Aliantza horiek helburu komunak eta/edo osagarriak dituzte, eta proiektuen presentzia sustatu nahi dute genero dokumentalean espezializatutako bi merkatutan, beren garapen- eta finantzaketa-prozesuak osatu ditzaten.
Hala, FIPADOC jaialdiaren (Biarritzeko Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdia (2021eko urtarrila) azken edizioan parte hartu duen proiektu bat aukeratuko du gure hautaketa-batzordeak, eta gure Foroan parte hartzeko aukera izango du. Era berean, Lau Haizetara Foroan parte hartuko duen proiektuetako bat egongo da Biarritzeko FIPADOCen hurrengo edizioan, 2022ko urtarrilean. Frantziako jaialdiak Juan Rodríguez-Brisoren “The King´s Speech” proiektua aukeratu zuen (Purple Tembo Media).
Bestalde, Lau Haizetara Foroaren pitching-ean aurkezten diren proiektuetako bat eta DocsBarcelonaren (Bartzelonako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia) speed meeting-etan parte hartzen duen proiektuetako bat hautatuko dira beste merkatuan automatikoki parte hartzeko. Maiatzaren 18tik 30era egingo den Kataluniako jaialdiaren hurrengo edizioan, Abel García Roureren “Sumario 3/94” (Quatre Films Audiovisuales Sl) proiektuak hartuko du parte.
Akordio horiei esker, aurkezpen- eta lan-plataforma ona da gure foroa, eta dokumentalaren topagune bihurtu da.
Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hamazazpigarren edizioa egingo du 2021eko irailaren 21, 22 eta 23an, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan, eta ohiko formatuari eustea aurreikusi du, ziurgabetasunez betetako urte baten ondoren.
Horretaz gain, pitching jardunaldian parte hartuko duten Comissioning Editors-en mahaia eratzen ere ari gara, eta panel erakargarria osatuko dute aurkeztutako proiektuentzat.
Inskribatu zure proiektua hemen // Epea ekainaren 18an amaituko da.
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu