Ekainaren 28a izango da inskripzioa egiteko muga-eguna.
Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak bere hogeigarren edizioa egingo du 2024ko irailaren 23an, 24an eta 25ean, Donostiako 72. Zinemaldiaren esparruan.
IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du ekimena, Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin.
Commissioning editors-en talde baten aurrean aurkezteko aukera izango dute hautatutako proiektuek, eta banakako bilerak ere egin ahalko dituzte ikus-entzunezkoen sektoreko eta sektore zinematografikoko balizko finantzatzaileekin eta genero dokumentalari lotutako adituekin.
Ekimenean parte hartzeko interesa duten enpresa ekoizleek, ekainaren 28ra arte izango dute nahi beste proiektu inskribatzeko, foroaren webgunearen bidez. Uztailean iragarriko dira hautatutako proposamenak.
Deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia foroaren webgunean kontsultatu daiteke: lauhaizetara.eu