Biak pitchingaren Prestakuntza-tailerrez arduratuko dira berriz ere; foroaren aurreko jarduera da pitchinga, eta irailaren 19an eta 20an egingo da Kutxa aretoetan, Tabakalerako (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) egoitzan. Dokumentalean, gai eta narratiben aniztasuna izaten da nagusi, eta hori islatuko da tailer horietan parte hartuko duten proiektuetan.
Zuzentzeko eta ekoizleekin banan-banan eta taldeka jarduteko arduradunak izango dira. Intentsitate handiko jardunaldi horietan, aurkezpen-lan sakona egingo da storyline eta teaser alorretan, eta hautatutako proiektuetatik ahalik eta potentzialitaterik handiena ateratzeko eta Commissioning Editors-ekin bilera indibidualizatuak hobetzeko tresna egokiak jarriko dira parte-hartzaileen eskura.
Catherine Ulmerrek eta Ventura Durallek lotura estua dute dokumentalaren munduarekin, eta eskarmentu handia nazio-mailan eta nazioartean aitortza eta presentzia duten proiektuen zuzendaritzan eta ekoizpenean. Gertutik ezagutzen dituzte gorantz doan dokumental-generoaren xehetasun guztiak.
Horrez gain, pitching jardunaldian parte hartuko duten Comissioning Editors-en mahaia eratzen ere ari gara, eta panel erakargarria osatuko dute aurkeztutako proiektuentzat.
IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak Donostiako Zinemaldiko Industria Sailaren laguntzarekin antolatua, jarduera hau dokumentalerako erreferentziazko hitzorduetako bat da dagoeneko, eta ikus-entzunezko garapenaren alde egiten duten hainbat erakunde eta entitateren babesa dauka.