DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN FOROAK CATHERINE ULMER ETA VENTURA DURALL TUTORE GISA BERRETSI DITU HURRENGO EDIZIORAKO

Biak izango dira berriz, Tabakaleran (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) irailaren 23 eta 24an, foroaren aurreko trebakuntza-jarduera gisa egingo diren pitching-a prestatzeko tailerren arduradunak.

Zuzentzeko eta ekoizleekin banan-banan eta taldeka jarduteko arduradunak izango dira.  Intentsitate handiko jardunaldi bi, edozein pitch estrategia prestatu aurretik kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak jorratzeko. Aurkezpen-lan sakona egingo da, bai storyline eta bai teaser alorretan,  ikuspegia egokiena izan dadin eta ahalik eta erakargarrienak eta gizatiarrenak izan daitezen. Tutoreek tresna egokiak emango dizkiete hautatutako proiektuei ahalik eta potentzial handiena ateratzeko, eta Commissioning Editors-ekin izango dituzten bilera indibidualizatuak ere hobetuko dituzte.

Catherine Ulmerrek eta Ventura Durallek lotura estua dute dokumentalaren munduarekin, eta eskarmentu handia nazio-mailan eta nazioartean aitortza eta presentzia duten proiektuen zuzendaritzan eta ekoizpenean. Gertutik ezagutzen dituzte denboran zehar errealitate politiko, sozial eta kulturalaren inguruan hausnartzeko funtsezkoa den generoaren xehetasun guztiak.

EPE-IBAIA Ekoizle Elkarteak Donostiako Zinemaldiko Industria Sailaren laguntzarekin antolatua, jarduera hau dokumentalerako erreferentziazko hitzorduetako bat da dagoeneko, eta ikus-entzunezko garapenaren alde egiten duten hainbat erakunde eta entitateren babesa dauka.