DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAK 5.000 EUROKO SARIA EMANGO DIO PROIEKTU ONENARI

Foroaren antolatzaile IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta ELKARGIren artean 2022an hasitako akordioa berritzearen fruitu den sari honek agerian jartzen du finantza-erakundeak ikus-entzunezkoen euskal sektorearekin duen konpromisoa,  sektorearen bilakaerak berak finantza-zerbitzuen gero eta espezializazio handiagoa eskatzen duen une honetan.

Euskal enpresen partaidetza zuten hainbat ekoizpen zinematografikoren finantzaketan parte hartu du ELKARGIk azken urteotan. Hemendik aurrera, bere ohiko finantza-zerbitzuaz gain, finantzaketa pribatu alternatiboarekin eskainiko die laguntza film, film labur eta serieen ekoizpen-etxeei: inbertitzaileak bilatuko ditu eta diru-ekarpena bideratuko du sozietate-egitura egokien bidez, kreditu fiskalak albait gehien aprobetxatuz.

Ingurumen-aholkularitzako IBAIA-Bilibin Circular Sariari gehitzen zaio sari hau, zeina helburu bikoitzarekin sortu baitzen, hau da, enpresak trantsizio ekologikoko prozesu bat hasteko premiaz sentsibilizatzea batetik, eta dagozkion laguntzak lortzeko administrazio guztiak ezartzen ari diren beharrezko eskakizunak betetzea bestetik.

Gogorarazi dezagun Donostia Zinemaldiaren esparruan irailaren 25ean, 26an eta 27an egingo den Donostiako LAU HAIZETARA Foroaren XIX. edizioak zabalik duela proiektuak aurkezteko deialdia ekainaren 30era arte, foroaren webgunearen bidez.