Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hurrengo ediziorako xehetasun gehiago aurkeztu ditu

2019ko irailaren 24tik 26ra bitarte Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XV. edizioa izango da, eta horri buruzko xehetasun gehiago eman digute aditzera.

Genero dokumentalari lotutako industria zinematografikoko gero eta profesional gehiago hartzen ditu urtero foroak, guztiak ere adituen eskutik arlo horretako joerak ezagutzeko prest eta, horrela, proiektu berriak garatu eta indartzeko mesedegarri diren tresnak lortuz.

Horretarako, Foroaren antolatzaileek Commissioning Editoreen panel indartsu bat itxi dute, telebistek, salmenta-agenteek, eta estatuko eta nazioarteko lehen mailako banatzaileek osatua. Guztiak ere hautatutako zuzendari eta ekoizleekin bilduko dira, haien dokumentalak nabarmentzeko bereziki zer elementu jorratu behar dituzten jakinarazteko:

 

AL JAZEERA

Mohammed Belhaj

EP of In House Production-Production Department

 

EITB

Aintzane Pérez del Palomar

Co-prod. Commissioning Editor

 

SUNDANCE INSTITUTE

Bruni Burres

Senior Consultant

 

TV3

Jordi Ambrós

Commissioning Editor

 

CANAL ENCUENTRO – CPSE

Karina Reismann

General Coordination

 

ARTE FRANCE

Ali Delici

Deputy Director-Arts Department

 

Movistar+

Cristina Merino

Reponsible not fiction Selection

 

TG4

Proinsias Ní Ghrainne

Commissioning Editor

 

TVE

Andrés Luque Pérez

Executive Producer

 

CAT&Docs

Maëlle Julie Guenegues

Festival & Acquisition Manager

 

RTBF

Isabelle Christiaens

Commissioning Editor

 

TREELINE DISTRIBUTION

Elena Mera Dios

International Business

 

YLE

Erkko Lyytinen

Commissioning Editor

 

 

Irailaren 26an Kursaal Jauregian izango den pitching jardunaldian 10 minutuko tartea izango dute proiektuaren zuzendariak eta ekoizleak beren proiektuaren potentzialtasun guztiak aurkezteko eta teaserra erakusteko, paneleko kideen eta bertaratutako publikoaren aurrean. Arratsaldean, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko gutxi gorabehera 15 minutuko bilera indibidualizatuen agenda bat beteko da, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.

Programa osatzeko, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik Holandako Desk MEDIArekin elkarlanean antolatutako Viva European Docs! Deepening ties with Latin America” jardunaldia egingo da, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak koordinatutako Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren testuinguruan. Urriaren 26an izango da, osteguna, Kursaal Zentroko 8. eta 9. aretoetan.

Europaren eta Latinoamerikaren dokumentalen arteko koprodukzioari helduko diote bilkura horretan. Constanza Arena Cinema Chile Institutuko zuzendariak gidatuko du mahai-ingurua. Gainera, Isabel Arrate IDFAko “Bertha Fund” funtsaren arduradunak, Katja Draaijer Holandako dokumental-ekoizleen elkarteko presidenteak eta Itziar García Zubiri Arena Comunicación ekoiztetxeko (Nafarroa) ekoizle buruak parte hartuko dute. Jardunaldian zehar, Kolonbiak eta Holandak elkarlanean ekoitzitako “Tanja” dokumentalaren kasuari buruzko azterlana aurkeztuko da, Katja Draaijer haren ekoizlearen eskutik.

 

Proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratu eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesionalak ezagutu nahi dituzten guztiek, baldintzak kontsulta ditzakezue HEMEN.

Informazio gehiago foroaren webgunean: www.lauhaizetara.eu