DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAK DOKUMENTAL ONENA SARITUKO DU GAUR, AURKEZTUTAKO PROIEKTUEN ARTEAN

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du ekitaldia, Donostiako Zinemaldiko Industria Departamentuaren laguntzarekin, eta gaur, laugarren aldiz, irailaren 24ko eta 25eko pitching jardunaldi birtualetan aurkeztutako proiektu onenari IBAIA Saria banatuko dio.

3.000 euroko zuzkidura ekonomiko batekin, saria sortu zen kalitatezko dokumentalak garatzen laguntzeko eta, abian jartzean lagunduz, ekoizpenak dinamizatzeko helburuarekin. Paneleko Commissioning Editors-ek balioetsi eta epaituko dituzte hautatutako hamalau proiektuak, aurkezpenaren, kalitate profesionalaren eta zabalkunde-ahalmenaren arabera.

Joan den edizioan, Vinícius Girnysen “Samuel and the Light” proiektuak irabazi zuen saria (Sendero Filmes (Brasil)-Le-Lokal Production (Frantzia).

  • BABYLON / Brasil
  • BALA PERDIDA / Mexiko – Venezuela
  • CHARLIE CHAPLIN, A MAN OF THE WORLD / Espainia – Holanda – Frantzia
  • COOK & CROOKES / Espainia
  • DEL FUEGO AL HIELO / Espainia
  • DESPUES DE LA PAZ / Kanada
  • FIGHT / Armenia-Frantzia
  • LA MARSELLESA DE LOS BORRACHOS / Espainia
  • RAVE CULTURE / Espainia
  • SUMARIO 3/94″ / Espainia
  • THE DUSK OF THE AMAZON / Peru
  • THE KING’S SPEECH / Zambia
  • THE SETTLEMENT / Espainia – Jordania – Qatar
  • UN VULGAR Y TRISTE SOLITARIO / Espainia – Alemania

Sariak emateko ekitaldian emango da ezagutzera irabazlearen izena, eta aurten ekitaldiaren formatua egokitu beharko da, egungo egoera kontuan hartuta. Gaur, Irailaren 25ean izango da, arratsaldean, behin “one to one” bilerak amaitu direnean. Marian Fernández IBAIAko presidenteak entregatuko du saria.

Ekitaldi horretan jakinaraziko da, halaber, foroan parte hartzen duen Treeline Espainiako banatzaileak ematen duen banaketa eta festibalen aholkularitzako Treeline Sariaren irabazlearen izena. Horrez gain, Diego Mas Trelles DOCSBARCELONA-ko industriaburuak eta Christian Popp FIPADOC Nazioarteko Koprodukzio Foroko buruak jakitera emango dituzte 2021ean festibal horietan parte hartuko duten proiektuen izenak.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.lauhaizetara.eu