IBAIAk Donostia Zinemaldiarekin bere lankidetza estutzen jarraitzen du, euskal enpresek, zinemaldiak eskaintzen dituen atal ezberdinetan filmak erakusteko sarbidea izateaz gain, proiektuak finantzatzeko, banatzeko eta saltzeko baliabideak lortzeko, zinemaldiak eskaintzen dituen sektoreko eragileekin kontaktuak aprobetxatu ditzaten.
Horretarako, zinemaldiak berak suposatzen duen aktibitatetik eta Industriara zuzendutako jarduera paraleloetatik sortutako sinergiak ustiatzeko, urtero zinemaldiarekin elkarlanean jarraitzen du IBAIAK: Zinemira (Euskal Herrian ekoiztutako zineari eskainitako atala), mahai inguruak, koprodukzio foroak, topaketak, aurkezpenak…
Gainera, IBAIAk urtero, Zinemaldiak eta ekoizleen elkarteek banatzen duten Zinemira sarian parte hartzen du, zeinak euskal zinemaren pertsonalitate adierazgarri baten ibilbidea saritzen duen.