Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak arrakastaz eta euskal proiektuen presentzia nabarmenarekin egin du bere hamahirugarren edizioa
Atzo, 2017ko irailaren 28an, ostegunarekin, Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioan egin zen, eta oso harrera ona izan zuen jendearen aldetik. Sei herrialde zeuden ordezkatuta film luzeen hamabi proiektutan, eta emakumeari inoiz baino protagonismo handiagoa emanez, honako gai hauek biltzen zituzten: gizarteratzea, esplotazioa, gatazka pertsonal eta sozialak, espioien istorioak, sare sozialen boterea, immigrazioa edo torturak eta giza eskubideak. Horietako bi, “I´m not your slave”, Contramedia Films-AlemDoc etxeak produzitua, eta “Prisoners without prison” Mov(i)e ONek produzitua, FIPAtik (Miarritzeko Ikus-entzunezkoen Programen Nazioarteko Festibala) zetozen, IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiak 2007az geroztik haiekin duten akordioaren ondorioz.
Foro honen eta aldi berean garatzen diren jardueren helburu nagusia zera da: gune aproposa eskaintzea finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei proiektu dokumentalak ezagutarazteko.
Egun hori baino lehen, hautatuak izan ziren proiektuen produktoreek aditu profesionalekin lan egin zuten tailerretan. Storyline nahiz teaserra zehatz-mehatz aurkezteko lana egin zen, eta proiektuen ahalmenak erabat optimizatu ahal izan ziren euren aurkezpenerako. Gainera, tailer horietan Commissioning Editoreekin egin beharreko bilera indibidualizatuak hobetzeko jarraibideak eskaini zitzaizkien, Editoreen osaera inoiz baino nazioartekoagoa izanik: (TVE) Andrés Luque-Executive Producer / (EITB) Aintzane Pérez del Palomar-Co-prod. Commissioning Editor / (ARTE) Mark Edwards-Commissioning Editor / (RADIO CANADA) Jean Pelletier-Senior Director-TV News Information / (KCET LINK TV) Lorraine Hess-Programming Consultant/ (TREELINE DISTRIBUTION) Elena Mera-International Business / (TV3) Jordi Ambrós-Co-prod. Commissioning Editor / (AL JAZEERA) Mohammed Belhaj-EP of In House Production|Production Department / (STV) Axel Arnö-Commissioning Editor / (CAT&Docs) Catherine LeClef-President / (TG4) Proinsias Ní Ghrainne-Commissioning Editor. Gutxi gorabehera 20 minutuko bana-banako bileratan Commissioning Editor horiek eta produktoreek lasai hitz egiteko aukera izan zuten, betiere sor daitezkeen lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.
Aldi berean, Kursaaleko 8. eta 9. aretoetara bertaratu zirenek “Bizitza errealeko istorioak kontatzearen etorkizuna – Dokumentala aro digitalean” hitzaldira sartzeko aukera izan zuten. IBAIAk eta Europa Creativa Desk Media Euskadik antolatutako hitzaldia izan zen, non Ove Rishøj Jensen-ek (Film Consultant of the European Documentary Network) 90 minutuz dokumental interaktibo, online eta VRen azken gertakariak sakon aztertu zituen, eta narrazio-modu berri horietarako funtsezko kontsiderazioak azpimarratzen dituzten bitartekoekin egindako dokumentalen adibide batzuk jarri zituen.
Jardunaldiaren itxiera gisa, bertan zeuden sektoreko profesional guztiek itxiera-ekitaldia eta IBAIA eta TREELINE Distribution sarien banaketa ikusi ahal izan zituzten KELER gunean. Fernando Sa Casado IBAIAko Zuzendaritza Batzordeko kideak eman zuen IBAIA lehen saria, hau da, 3.000 € Laura Sisteró-ren ‘Tolyatti Adrift’ proiektuari (BoogalooFilms). Irusoin, SL / Mirokutana films-ek produzitutako “El sonido del “Crack” proiektuaren arduradun Elena Merak banaketako eta zinemaldietako aholkularitzaren Treeline Saria jaso zuen, hau da, proiektuaren bi aholkularitza-saio.
“Lau Haizetara” Dokumentalen Koprodukzio Foroa antolatzen duen IBAIA elkartearentzat oso baliagarria eta garrantzitsua da dokumentalen proiektu berriak espezializatu eta garatzeko guneak sortu eta sendotzea eta haiek martxan jartzen laguntzea.