Eskuragarri dago jada IBAIA eta Norgestion-ek pasa den otsailaren 2an euskal foru lurraldeetako egungo egoera aztertzeko, ikus-entzunezko ekoizpenetan inbertitzeagatiko zerga pizgarriak aplikatzeari buruz antolatutako jardunaldia eta baita aurkezpenaren PDFa ere.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaroaren 23ko 9/2022 FORU ARAUA, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaldu zituena, onartu zuenetik urtebete eskasera, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek pizgarri horiek beren lurraldeetan hobetzeko Foru Arau proposamenak aurkeztu dituzte, urteko lehen hiruhilekoan onets daitezen, atzerako eraginez, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Iñigo Garmendia, NORGESTIONeko Lege eta Zerga Saileko bazkide zuzendariak, pizgarriek Bizkaian duten eragina eta funtzionamendua aztertu zituen lehenengo aplikazio-urtearen ondoren, eta Gipuzkoa eta Arabako izapidetze-proiektuetan sartutako berrikuntzak azaldu Zituen, bai eta testu eta arau-proposamenen arteko desberdintasunak ere