LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN XVII. EDIZIOAREN DEIALDIA IREKI DA

Ekainaren 18a da proiektuak inskribatzeko muga-eguna

Donostiako Lau Haizetara dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioa 2021eko irailaren 21, 22 eta 23an egingo da, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan.

Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin bilera indibidualizatuak edukitzeko.

Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Ekainaren 18ra arte, parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek, nahi beste proiektu inskribatzeko aukera izango dute online, foroaren webgunearen bitartez. Ebazpena ekainaren amaieran jakinaraziko zaie parte-hartzaile guztiei.

www.lauhaizetara.eu foroaren webgunean aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.