Hautatu dituzte Donostiako Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartuko duten proiektuak

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragarri du hemeretzigarren edizioaren proiektuak hautatu dituztela; 2023ko irailaren 25ean, 26an eta 27an egingo da foroa, Donostiako 71. Zinemaldiaren barruan.

Guztira aurkeztu diren 100 proiektuen artean hautatu dituzte, deialdiak berriz ere izan duen arrakastaren erakusgarri. Hautatutako proiektuen kalitatea eta potentziala nabarmendu nahi izan du batzordeak, proiektu horietatik bi Euskal Herrikoak direlarik eta gainerako hamahiruak Alemaniatik, Kanadatik, Poloniatik, Brasildik, Islandiatik, Lituaniatik, Italiatik, Frantziatik, Argentinatik eta Irandik datozelarik. Guztiak ere autore-dokumentalak dira, gizarte-gaiak jorratzen dituztenak eta nazioarteko agerikotasuna dutenak, horixe izan baita betiere gure foroaren ezaugarria:


Proiektoa Nazionalitatea Produkzioa
ANIMAL España – Francia Kanaki Films SL
BLACK WATER España En Buen Sitio Producciones
CALLE DE LOS ANGELES España – Portugal Limbus Filmak – Silvia Rey – Anexo 82
DECEMBER Polonia – Lithuania Telemark – Just a moment
IF I DIE España – Brasil Esther Vital
LA PIETÀ España – Islandia – Lituania SUICAfilms – AXfilms – Studio Nominum
LES CULPABLES España Boogaloo Films – Guspira Films
PRIMAVERA À MIRAFIORI Italia – Alemania Labins SC – con men Filmproduktion
PULSO Brasil Revoada Produçoes
QUE NO PREVALEZCA EL SILENCIO Canadá Films Camera Oscura
RAPA España Rapa a película AIE
SINGIN WINGS España – Irán – Francia Barnabe Productions – Eli Image – Les ouvriers de l’image
YO TERRATENIENTE España – Argentina Tourmalet Films – AH! Cine

Gonbidatutako bi proiektuk osatzen dute edizio honetako hautaketa, foroak FIPADOC eta DOCBERCELONA zinemaldiekin dituen lankidetza-akordioen fruitu diren bi proiektuk:


Proiektoa Nazionalitatea Produkzioa
PAST FUTURE CONTINUOUS Noruega – Irán – Italia Antipode Films – FiFi Film – ZaLab
HORI, LEARN TO LIVE AFTER DAESH Francia Galaxie Presse France-Chabaka Unlimited

Pitching saioen egunean, Comissioning Editors-en eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one hitzorduen agenda pertsonalizatu bat landuko du antolakuntzak, lankidetza-akordio posibleak zehazteko helburuarekin.

Titulu horiek guztiak 5.000 euroan balioetsitako IBAIA – ELKARGI Saria irabazteko hautagaiak izango dira. Pitching jardunaldian aurkeztutako proiektu onenarentzat izango da saria, eta adituen taldeko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia.