Etxepare Institutuak, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-Zineuskadi bulegoak eta IBAIAk indarrak batu dituzte euskal dokumentalen nazioartekotzea bultzatzeko

Logo los tresLankidetza horri esker, euskal enpresek garatutako 8 proiektuk parte hartuko dute hurrengo martxoan Tabakaleran egingo diren aholkularitza-jardunaldietan.

Iaz Etxepare Institutuak eta IBAIAk elkarlanean antolatutako lehen edizioak arrakasta izan ondoren, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-Zineuskadi bulegoak bat egin du proiektuarekin hurrengo edizioari begira, haren esperientzia eta Europako inguruneaz duen ikuspegia ekarriz nazioarteko merkatu eta Foroetan euskal proiektuen presentzia bultzatzeko asmoarekin.

Proiektuak hasierako garapen-fasean indartzeko helburuarekin, banan banako aholkularitza-saioak egingo dira Catherine Ulmer andrearen zuzendaritzapean, baita parte hartzen duten proiektuak bateratzeko saio bat ere. Halaber, Sunny Side of the Doc dokumentalen azokako ordezkari baten eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroko beste baten presentzia izatea espero dugu, haien funtzionamenduaren giltzarrien berri eman diezaguten eta enpresek ekitaldi horietan parte hartzeko bidea erraz dezaten.

Laster proiektuak aurkezteko deialdia egingo da, eta, deialdi horretan, jardunaldiak egiteko datak eta proiektuak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea zehaztuko dira.

Informazio gehiago nahi duenak IBAIArekin harremanetan jartzeko aukera dauka, 943.32.71.83 telefono-zenbakian edo info@ibaia.org helbide elektronikoaren bitartez.