EPE-IBAIA – ELKARGI SARIA
5.000 € 2024ko pitch onenarentzat
Ekoizlea: Muyuna, SUICAfilms, Associated Press (Espainia – Perú)
Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak, IBAIAk antolatuak, ELKARGIren laguntza jaso du eta akordio honi esker eta beste zenbait neurriren artean, Donostiako LAU HAIZETARA Dokumentalen Koprodukzio Foroak, 5.000 euroraino ere gehituko du proiektu onenarentzako bere saria.
Honen helburua, dokumentalen generoko kalitatezko proiektuen garapen-prozesuan beste aurrerapauso bat eman eta proiektu horiek abiarazten laguntzea da.
2024ko irailaren 25ean gauzatuko diren pitching saioetan parte hartuko duten proiektu guztiek eskuratu ahalko dute saria.
Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, proiektuaren beraren aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.
Proiektuaren irabazlearen izena Foroaren amaiera-ekitaldian jakinaraziko da, Irailean 25ean, arratsaldeko 20:00etan.
MUSIC LIBRARY&SFX SARIA
2.000€ eta gure katalogoetako musika guztia lagatzea egiten diren eduki guztietan mugarik gabe erabiltzeko, proiektu irabazlearentzat
Ekoizlea: Lacima Producciones – The South Project – La Fábrica Nocturna (Espainia)
Bi erakundeek duela urte batzuk itxi zuten akordio bat, eta beren katalogo eta zerbitzuen gaineko deskontuak eskaintzen dizkiete elkarteari berari zein elkarteko kideei akordio horri esker. 2 urteko indarraldia izango du lankidetza-esparru berriak, Lau Haizetara Foruari lotuta egongo da eta foroan parte hartzen duten proiektuen garapena sendotzen lagunduko du Music Library&SFX enpresaren ordezkariek musika-gaiei buruz eskainiko dituzten aholkularitzaren eta mentorien bidez. Horrekin batera, bi sari emango ditu enpresak, 2.000 euroko sari bat eskudirutan batetik, eta katalogoen produkzio-musika sinkronizatzeko musika hori mugarik gabe deskargatzea ahalbidetuko duen tarifa lau bat bestetik, proiektuaren promozio-edukietarako musika lagatzeaz gain.
DOGWOOF SARIA
Nazioarteko zinemaldi eta salmentetarako aholkularitza-saria
Ekoizlea: Muyuna, SUICAfilms, Associated Press (Espainia – Perú)
Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroak eta film, dokumental eta serieen banaketaren, salmentaren eta produkzioaren arloan espezialista den DOGWOOF agentziak akordio bat lortu dute dokumentalen industriaren alde egiten ari diren apustua bultzatu eta indartzeko. Nazioarteko zinemaldi eta salmentetarako aholkularitza sari bat izango da.
Dokumentalen agentzia bat dugu DOGWOOF, 2003an sortutakoa eta egoitza Londresen duena, eta produkzioa, finantzaketa, salmentak eta mundu osorako banaketa uztartzeaz gain, marka global liderra bihurtu da dokumentalaren alorrean. Orain arte Oscar sarirako izendatutako 31 dokumental aurkeztu dituzte, haietako bost irabazle izan direlarik, eta beste lauk BAFTA sariak lortu dituztelarik. Gaur egun bere produkzioko eta garapeneko jarduerak gehitzen ari da agentzia, kalitate handieneko edukia erakusten duen emaitza eskainiz.
PRECIOSA MEDIA SARIA
Banaketan, zinemaldietako ibilbidean eta pantailetan aholkularitza-saria
Ekoizlea: El Taller.pe – Cabo Sur (Espainia – Perú)
Banaketa komertzialeko estrategia onena eskaini nahi du eta proiektu irabazlearentzako internazionalizazio-bide onena definitu nahi du ekimen honek.
EPE-IBAIA – BILIBIN CIRCULAR SARIA
Ingurumen-aholkularitza
Ekoizlea: El Taller.pe – Cabo Sur (Espainia – Perú)
EPE-IBAIA – Bilibin Circular Saria Donostian irailaren 25ean egingo den LAU HAIZETARA Foroan aurkeztutako proiektuetako bati emango zaio, eta ingurumen-aholkularitzako kontsultoretza bat gauzatzea izango da, online egindako zenbait lan-saioren bidez, eta horrela proiektuari errazagoa gertatuko zaio administrazioek abian jartzen dituzten laguntzak lortzeko administrazio horiek ezartzen ari diren beharrezko eskakizunak betetzea.
Bilibin Circular ekonomia zirkularreko kontsultoretza-enpresa bat dugu, jasangarritasuna lortzeko enpresek daramaten eraldaketa-prozesuan inplikatua, eta ikus-entzuneko sektorearen esparruan “Basque Green Film” proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen ari dena, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak abiarazitako proiektu horretan, hain zuzen ere.
FIPADOC SARIA
Fipadoc 2025 ediziorako proiektu baten hautaketa
Ekoizlea: Muyuna, SUICAfilms, Associated Press (Espainia – Perú)
Este proyecto estará presente en la próxima edición del FIPADOC Biarritz en enero 2025.
EPE-IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatutako Donostiako Lau Haizetara Foroak eta Miarritzeko FIPADOC jaialdiak beren harremana indartzen dute, bi ekitaldi horietan garatutako jardueren barruan ikus-entzunezko industria sustatzeko.
Akordio horri esker, Miarritzeko FIPADOC-en parte hartu duen proiektu bat, gure hautaketa batzordeak aukeratua izango da eta Donostiako Lau Haizetara Foroan parte hartzeko aukera izango du. Era berean, Lau Haizetara foroan parte hartzen duen proiektuetako bat, Miarritzeko FIPADOC-en hurrengo edizioan egongo da (Urtarrila 2025).
DOCSBARCELONA SARIA
Docsbarelona 2025 ediziorako proiektu baten hautaketa
Ekoizlea: La Terraza Films – Free Media – Les Valseurs – Set Sail Films (Espainia – Frantzia – Serbia)
Este proyecto estará presente en la próxima edición del Docs Barcelona en mayo 2025.
DocsBarcelonak eta Donostiako Lau Haizetara Foroak lankidetza-akordio bat sinatu dute, bi ekitaldien artean dokumentalen proiektuak elkartrukatzeko.
Aliantza honen helburua da dokumentalen generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatutan proiektuen presentzia sustatzea, eta era horretan euren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatu ahal izan dezaten laguntzea.
Antolakuntza Erakundeen arteko ahaleginak, urtero Donostiako Lau Haizetara Foroan aurkeztutako proiektuetako bat eta DocsBarcelonako speed meetings-etan parte hartzen duen proiektuetako bat, bi merkatuetan egotea ahalbideratzen du. Proiektu hauek, dagozkien hautaketa-batzordeek erabakiko dituzte.