Catherine Ulmer – Tailerretako tutorea eta Pitchingaren moderatzailea
Filosofia ikasi eta kazetaritzan bolada batez aritu ondoren, Catherine Ulmer dokumentalak egiten hasi zen 2003an. «Despoblado» izenburuko bere lehenengo filmean Francoren erregimenaren peko hilobi komunen gaia jorratu zuen Canal Sur katearentzat. Nazioarteko brigadei buruzko “¡Compañeros!” izenburuko bigarrenak, aldiz, sari bat irabazi zuen CMCA zinemaldian. 2006an, Elizan karrera egiteko Erroman prestatzen diren apaiz gazteenganako interesa sortu zitzaion eta film bat egin zuen ARTE ZDFrentzat eta TVErentzat. Ondoren, 2008an, Mukhtar Mai-ren bizitzaren nondik norakoak jarraitu zituen: bortxaketa kolektibo baten biktima izan ondoren, Pakistango errepresio-sistemaren aurka borrokatu zen, neskatilentzako eskolak sortuz. “After the Rape” lana IDFA zinemaldian aurkeztu zuten, eta Women Make Movies erakundeak banatzen du. 2013an « Erase una vez las 1001 noches » dokumentalaren koerrealizazioan lan egin zuen ARTErentzat. Egile gisa parte hartu du «Mezquitas: Arte y Espacio» dokumentalean.
Lankidetzan aritzen da France 5erako «Etxe bat, artista bat/ legenda bat» sail dokumentalean. Sail horretarako hainbat film egin zituen hainbat pertsonaiaren inguruan: Cézanne, Toulouse-Lautrec, Federico García Lorca, Gaudí, André Breton, Joan Mirò, Dora Maar, Joana Arc-ekoa, Charles Darwin, Jean Moulin…
2020an Bryan Ferryri buruzko dokumental bakarra zuzendu zuen “Bryan Ferry, don’t stop the music“, ARTE eta RTBFrentzat. Eta Chantillyko gazteluari buruzko 52’-ko lan bat France 5 katearentzat.
2022an “Fucking rabbit!” egin zuen, zinema-aretoetan estreinatzeko film luze dokumentala, non eguneko ospitale psikiatriko bateko paziente gazteen eta ikasle aktoreen tailerren jarraipena egiten den urtebete eta erdiko denbora-tartea hartuz. 2023an, Pedro Almodóvarri buruzko 60’-ko erretratu bat egin zuen France 5 katearentzat. Ikasleen saria jaso zuen Pessac-eko Film Historikoen nazioarteko zinemaldian.
3 x 52’-ko serie bat idatzi berri du ARTErentzat Rhin ibaiaren haranetik Hogeita Hamar Urteetako Gerratik XX. mendearen hasiera-aldera arte abiatutako giza migrazioei buruz. 2025ean emango da argitara. Gaur egun East Harlem auzoko arrisku handiko komunitateei buruzko dokumental bat garatzen ari da, baita zinemarako fikziozko film bat ere. Glenn Close antzezle amerikarrari buruzko erretratu baten filmaketa amaitu berri du.
Ventura Durall i Soler – Pitching prestakuntza tailerretako tutorea
Ventura Durall dokumentalen eta fikziozko filmen gidoigilea, zuzendaria eta ekoizlea da. ESCAC eskolako graduatua da (Escuela Superior de Cine y Audiovisuales de Cataluña) gidoi espezialitatean. 2000. urtean NANOUK FILMS ekoiztetxea sortu zuen (www.nanouk.tv). Prodocs-eko presidentea izan da eta 10 urtez ESCACeko dokumentalen saileko koordinatzailea. Bere lanak zinemaldi nagusietan ikusi ahal izan dira:, hala nola, Sundancen, Donostian, Locarnon, Malagan, IDFAn edo HOTDOCSen.
Hainbat lan zuzendu ditu, hala nola, “La ofrenda” (2019), “Bugarach” (2014), “Los años salvajes” (2013), “El perdón” (2009) edo “Las dos vidas de Andrés Rabadán” (2008) eta hainbat film ere ekoitzi ditu, hala nola, “Yo la busco” (Sara Gutiérrez, 2018), “Alcaldesa” (Pau Faus, 2016) edo “Dead Slow ahead” (Mauro Herce, 2015) eta “Esto no es Suecia” telesaila.
Obra nabarmenak:
Zuzendari, gidoigile eta ekoizle gisa:
- 2022 “Sis nits d’agost” (95 min. Nanouk Films, TVC). TVMOVIE. Telebistarako Film Onenaren Gaudí Saria.
- 2020 “La ofrenda” (111 min. Nanouk films, Suica Films, Fasten Films, Bord Cadre Films, Televisió de Catalunya, À punt). Malagako Zinemaldia, D’A. Antzezle sekundario onenaren Gaudí Saria.
- 2018 “Primer estrato” (First stratum) (28 min. Nanouk Films). Malagako Zinemaldia. Mediterranean Film festival, Zuzendari Onenaren Saria. https://www.filmin.es/corto/primer-estrat?origin=searcher&origin-query=primary
- 2014 “Bugarach” (90 min, Nanouk Films, Filmtank, WDR, TVE, TVC) -VISIONS du Réel, Hotdocs, DOCUMENTAMADRID, DOCSBARCELONA, Sekzio Ofiziala. IDFA, Best od FESTS. FIPRESCIN Saria MESSAGE TO MEN FILM FESTIVAL zinemaldian (ST. PETERSBURGO).
- 2014 “El caso de los catalanes” (75 min, HD, TVC, tmovie).
- 2013 “Los años salvajes” (The wild years) (70 min, HD, Nanouk Films, Televisió de Catalunya) -IDFA Film Luze Dokumentalaren Lehiaketa: Munich Film Festival, Magnolia Saria (Shangai), Argazki Onenaren Saria. Valentziako Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldian Film Onenaren Saria.
- 2011 “La sonrisa escondida” (The hidden smile) (13 min, HD, Nanouk Films) – Sundance Film Festival – Abu Dhabi Film Festival, Perla Beltzaren Saria -SHNIT International Short film Festival Berne & Cologne (Suiza), Film Labur Onenaren Saria – Wimbledon SHORTS 2011 (UK ), Film Labur onena – Paris Courts Delante (Frantzia) Epaimahaiaren Sari Berezia -10th Euganea Film Festival (Italia) Nazioarteko Film Labur Onena -Madrid Imagen (Espainia) Film Labur Onena / Epaimahaiaren Sari Berezia Zinematografia Onenari Ponten (Italia) Film Labur Onena.
- 2009 “El perdón” (“The forgiveness”) (Nanouk Films, C+ 2009, HD, 65 min.), dokumental saritua Belgrade International Documentary Festival jaialdian, Ikus-entzulegoaren Saria Mon-doc International Documentary Festival jaialdian, eta aintzatespen bereziak telebistako nazioarteko hainbat zinemalditan. Bigarren Sariaren irabazlea World Media Festival jaialdian. Nazioarteko Dokumental Jaialditan ere jaso ditu hainbat sari, hala nola, IDFA, DOKLEIPZIG, THESSALONICA edo DOCSDFen.
- 2008 “Las dos vidas de Andrés Rabadán” (Nanouk Films, TVC, 2008, 35mm, 84 min.) filmak, beste hainbat aintzatespenen artean, Film Independente Europar Onenaren Saria jaso du 2009an Pariseko ECU Zinemaldian, Epaimahaiaren Sari Nagusia Annecy Spanish Cine Bienalean 2010ean, hiru Gaudí Sari Kataluniako Akademiaren eskutik 2010ean (aktore nagusi onenaren saria, aktore sekundario onenaren saria eta aktoresa sekundario onenaren saria), eta Film Luze Kataluniar Onenaren Saria 2009an Annonayko nazioarteko zinemaldian.
Ekoizle gisa:
- 2023 “Esto no es Suecia” 8 ataletako telesaila (TVE, TVE, YLE, NDR). CANADERÍAS (INAUGURAZIO TELESAILA), EUROPAR PARLAMENTUAREN EUROPA SARIA.
- 2022 Quest 75 min. NANOUK FILMS, LA PERIFÉRICA.
- 2018 “Yo la busco” 83 min, NANOUK FILMS. Malagako Zinemaldia. Film Onenaren Movistar Saria, Aktore Onenaren Bisnaga Saria.
- 2015 “Dead Slow Ahead” (75 min, Nanouk Films, El Viaje Films, TVC)- Locarnoko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia.
Ekoizle eta gidoigile gisa:
- 2016 “Alcaldesa” (Ada for mayor) (88 min, NANOUK FILMS). Malagako Zinemaldia. Zuzendari Onena.