Jardunaldia: Foru-lurraldean Ikus-entzunezko ekoizpenetan eginiko inbertsioengatiko kenkarietan izandako berrikuntza eta aldaketa fiskalen eragina

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Sustapenaren San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak antolatutako topaketa honetan, arau horietan jasotako nobedade garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu, eta inbertsio pribaturako erakargarri gisa eta filmaketak erakartzeko tresna gisa duten eragina aztertuko dugu, Foru-lurralde bakoitzak lurralde komunaren aurrean duen espezifikotasuna aintzat hartuz.

2019ko abenduan, Gipuzkoako foru-lurraldeak 57/2019 Foru Dekretua onartu zuen, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen baita kultura sustatzea helburu duten pizgarriak garatzeko, eta horrek besteak beste ezarri zuen zer obra hartuko diren ikus-entzunezko lan zailtzat, lan horiek zer baldintza bete beharko dituzten aipatutako kenkariak aplikatzeko, edo pizgarri fiskala aplikatzeko txosten arrazoitua egiteko organo eskuduna zein izango den.

Lurralde komunean, berriz, COVID-2019aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko kultura-sektoreari laguntzeko eta zergak ordaintzeko neurriak onartzen dituen maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetan lehenak aldatu egiten du Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 36. artikulua, ekoizpen zinematografikoarekin zerikusia duten pizgarri fiskalak handituz, neurri horrek, Espainian zein nazioartean, Espainiako sektore zinematografiko eta ikus-entzunezkoaren lehiakortasuna errazten duelako.

Gainera, gauden salbuespen-egoeraren ondorioak kontuan hartuta, zerga-sistema forala hobetzeko aukerak aztertuko ditugu, sektoreko jarduera suspertzeko, enplegua sortzeko, gure ekonomia sustatzeko eta aberastasuna sortzeko tresna lagungarria izan dadin.

  • Data: 2020 Ekainak 26
  • Ordua: 10:00 – 11:30
  • Hizlaria: Iñigo Garmendia. NORGESTION enpresako bazkidea, eta Lege eta Zerga Departamentuko zuzendaria.

Izen-ematea

Izena emateko epea ekitaldiaren aurreko eguneko 14.00tan bukatuko da. Ez dira epe honetatik kanpora iristen diren eskaerak onartuko. Zure partaidetza baieztatzen duen email-a ez baduzu jaso jarri gurekin harremanetan.