Gidoi Ingurua 2016

Gidoi Ingurua Foroaren V. edizioa, ekainaren 9an ospatuko da Donostian, Zuatzuko PIA eraikineko Auditoriumean.

Euskal Herriko Gidoigileen elkarteak eta IBAIAk (Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea),    Gidoi Ingurua foroaren V.Edizioa antolatzen dute, non gidoilari aukeratuek, proiektuak ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean beraien proiektuak aurkezteko aukera izango duten.

Aurten, proiektu parte-hartzaileen kopurua 9koa izango da, guztiak Eusko Jaurlaritzako gidoien idazketarako laguntzen deialdian parte hartutakoak, bai senior (30 urtetik gorako gidoilari berriak) eta baita Gazteria sailean ere (30 urtetik beherako gidoilari berriak), euskara eta gazteleraz.

Gainera, proiektuen aurkezpenaren ondoren, eta gidoilarien elkarteko presidenteak (Asier Guerricaechebarria) eta IBAIAkoak (Joxe Portelak) moderatuta, mahai-inguru bat burutuko da “Diruz-lagundutako Gidoia: Idazketatik ekoizpenera” izenburupean, zeinetan  Irene Gurtubai, Luis Marías y Paúl Urkijo gidoilariek hartuko duten parte.

PROGRAMA

Deialdia irekia, doakoa eta mugatua izango da, parte-hartzeko interesa izan dezaketen guztientzat, zeinak derrigorrez beraien izen-ematea  formalizatu beharko duten, dagokion inprimakia betez hemen klikatuta 2016ko ekainaren 5a baino lehen.