Gidoi Inguruaren VI. edizioa, 2017ko ekainaren 27an ospatuko da Donostian, Zuatzuko PIA eraikineko Auditoriumean

Gidoi Ingurua 2016Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkziorako laguntza publikoek, diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak film luze bilakatzea eta jendaurrean erakustera iristea dute oinarrizko eta azken helburu. Hala ere, gidoien idazketara zuzenduriko diru-laguntzei dagokionez batez ere, beti antzeman da zailtasun handia, diruz lagundutako proiektuak prozesuaren gainontzeko faseetara iristeko, garapenekora, ekoizpenekora eta difusiora, eta, azken finean, laguntza jasotzearen helburua betetzekoa.

Espazio hau estaltzeko, EHGEPk (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala) eta IBAIAk (Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea),    Gidoi Ingurua foroaren VI. edizioa antolatzen dute, non gidoilari aukeratuek, proiektuak ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean beraien proiektuak aurkezteko aukera izango duten.

Gainera, proiektuen aurkezpenaren ondoren, IBAIAko presidenteak (Joxe Portela) eta EHGEPkoak (Asier Guerricaechebarria),  Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura Sailburuordearen parte-hartzea moderatu eta aurkeztuko dute, hurrenez hurren, zeinak ekoizpen zinematografikora zuzendutako laguntzen egitura berria aztertuko duen, proiektu bati lotetsitako gidoiak babesteko, beraien garapen prozesua finkatzeko eta ekoizle eta gidoilariaren arteko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin.

PROGRAMA

INSKRIPZIOA