“GOOD AND EVIL: HOW TO SELL A LIE” PROIEKTUAK DONOSTIAKO LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO-FOROAREN DATORREN EDIZIOAN PARTE HARTUKO DU

Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza-akordioa dela-eta, “GOOD AND EVIL: HOW TO SELL A LIE” dokumentala hautatu du 2024ko irailean Lau Haizetara Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko, Donostiako Zinemaldiaren barruan betiere.

Luc Martin-Gousset eta Clara Vuillermoz (Frantzia) dira dokumentalaren produktoreak, Harmen Jalvingh (Herbehereak) arduratu da koprodukzioaz eta Kelly Nyks  zuzendaritza-lanaz, eta dokumentala nabarmendu egin da FIPADOC Biarritz Jaialdiaren aurtengo edizioaren (2024ko urtarrilaren 19-27) “Pitchs Internationaux” atalean aurkeztutako 24 proiektuen artean, lanaren potentzialarengatik eta inoiz kontatu gabeko gertakari bat kontatzen duelako. Stanfordeko espetxeko esperimentuari buruz hitz egiten du, psikologiaren historiako azterketarik ezagunenari buruz. Eta iruzur zientifikoa da. Ongiak eta gaizkiak egia erakusten dute gezurraren atzean.

Foroa hasi baino lehen intentsitate handiko bi jardunalditan burutuko diren tailerretan parte hartuko du hautatutako proiektuak, eta ondoren pitching saioan ere egongo da. Erreminta egokiak emango zaizkio proiektuari pitchinga zein produktoreak/ek nazioarteko ikus-entzunezkoen industriako agenteekin (telebista-operadoreen eta online plataformen ordezkariak, salmenta-agenteak eta banaketa-etxeak, eta erakundeak) egingo dituen/dituzten One to One bilerak egin ditzan. IBAIA – ELKARGI saria ere irabazi ahalko du, 5.000 euroko balioa duen eta produktorea sarituko duen saria, hain zuzen ere.

Azpimarratzekoa da Donostiako Lau Haizetara Foroaren azken edizioan parte hartu zuten zenbait proiektu aurkeztu direla, eta berriro ere sarituak izan direla, besteak beste:

 

La Pietá, Pepe Andreu eta Rafa Molesena, “Nazioarteko Pitch onenaren saria” lortu berri duena. Sayak 5.000 euroko saria emango du postprodukzio-zerbitzuetan.

 

 

 

 

Singing Wings-ek, Hemen Khaledi-renak, “CAT&DOCS saria” irabazi du. 2.000 € eskudirutan, Cat&Docs salmenta-agentearen eskutik, nazioarteko potentzial handia duen proiektu bati laguntzeko.

 

 

 

 

 

Aliantza honen jarraitutasunak proiektuen presentzia sustatuko du genero dokumentalean espezializatutako merkatu osagarrietan, eta, horrela, beren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatzen ere lagunduko die aldi berean.