Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak hamalaugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu; aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra bitarte izango da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan. Guztira ia 90 proiektuk eman zuten izena, eta hautatutako 14 proiektatuetatik lau euskaldunak dira; gainerako hamarrak, aldiz, Argentinatik, Italiatik, Norvegiatik, Mexikotik, Kubatik, Alemaniatik, Armeniatik, Kanadatik, Dominikar Errepublikatik eta Indonesiatik datoz.
Proiektu asko jaso ditugu, eta askotarikoak guztiak ere; beraz, foroa sendotuta dagoela esan dezakegu, eta sektoreko profesionalen topagune arrakastatsua bihurtu dela:
PROIEKTUAK | PRODUKTOREA | NAZIONALITATEA |
ARZAK, SINCE 1897 | Bainet Zinema | Espainia |
HIPOTESIA DEMOKRATIKOA | Sister Productions | Frantzia |
LA FLOTA DE INDIAS | Inicia Films – Trueday Films | Espainia |
LA GRAN BODA DE NAGORNO KARABAKH | Salon Indien Films – Linda Films – HY Pictures – 39 Films | Espainia – Italia – Armenia – Argentina |
LOBSTER SOUP | Suica Films | Espainia |
MAL DE CAÑA | Batabat SCCL | Espainia – Dominikar Errepublika |
MATRIOSKAS, LAS NIÑAS DE LA GUERRA | Haruru Filmak – Sincro Producciones | Espainia – Kuba |
NEWTOPIA | Upnorth Film | Norvegia – Indonesia |
NIÑO DE ELCHE | Señor y Señora SL | Espainia |
NO WOMEN, NO REVOLUTION | Doppelplusultra Film und TV Produktion | Alemania |
PERSIA ON AIR | Quatre Films | Espainia |
THE MYSTERY OF THE PINK FLAMINGOS | Japonica Films | Espainia |
THERE WAS AND THERE WASN’T | Ladoc Films | Kanada-Italia |
WE DIE | Kepler Mission Films – Perro Negro Cine – White Leaf Producciones | Espainia – Mexiko |
Horretaz gain, Lau Haizetara Foroak lankidetza-hitzarmenak ditu FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiarekin eta DocsBarcelona Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarekin, proiektuek dokumental-generoaren bi merkatu osagarri eta espezializatu desberdinetan presentzia izan dezaten eta, hitzarmen horren ondorioz, “No Women, No Revolution” eta “Mal de Caña” proiektuak hautatu ditugu bi jaialdi horien azken edizioetatik gurean parte hartzeko.
Aurten, hautatutako proiektuak Tabakaleraren instalazioetara itzuliko dira berriro ere, foroaren aurreko tailerretan parte hartzearren. Bi egun izango dira, irailaren 25a eta 26a, intentsitate handiko egunak; Catherine Ulmer eta Ventura Durall tutore-lanetan arituko dira eta tresna egokiak eskainiko dituzte, alde batetik, pitching-a perfekzionatzeko eta, bestetik, produktoreen One to One bilerak egiteko, Donostiako Kursaal jauregian, irailaren 27an.
IBAIAk eta Donostia Zinemaldiaren Industria Departamentuak antolatzen dute jaialdia, eta 15 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 156 proiektu igaro dira, guztira, jada Foro honetatik; horien artetik 50 proiektu estreinatu dituzte jada, eta hamar bat amaierako fasean daude.
Informazio gehiago gure webgunean: www.lauhaizetara.eu.