Harrera ona izan du Gidoi Ingurua foroaren VI.edizioak

Sin títuloIBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta Euskal Herriko gidoigileen elkartearen arteko lankidetzaren ondorioz,  gaur goizean, hautatutako 8 gidoilarik beraien proiektuak aurkezteko eta lantzeko aukera izan dute, ekoizteko interesa izan dezaketen  ekoizle eta sektoreko agente ezberdinen aurrean.

  • FLASHBACK: MAITASUN HISTORIO BATEN HASTAPENETAN-Aitor Gametxo Zabala
  • IHESEAN-Maialen Igartua Arcellus)
  • EL TESORO DE LEHMAN -Ana Hormaetxea Ibarbengoetxea
  • ANE ETA PIERRE-Lara Izagirre Garizurieta
  • EL SONIDO DEL CRACK-Olatz Retegi Rekalde
  • DRIFT-Pedro Rivero Aurre
  • B-71-Jon Urraza
  • WIFIRE CAMP-Beatriz Iso Soto

Ondoren, IBAIA eta Gidoilarien elkarteko presidenteek “Gidoien idazketara zuzenduriko diru-laguntzen etorkizuna Euskal Herrian” izenburupean, mahai-inguru bat aurkeztu eta moderatu dute, non Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura Sailburuordearen parte-hartzearekin kontatu da.

Ekoizpen zinematografikora zuzendutako laguntzen deialdietan Kultura-sailak burututako azken aldaketak eta  argitaratze dataren gerturatzea dela eta, laguntza hauen egitura berria aztertu da, proiektu bati lotetsitako gidoiak babesteko, beraien garapen prozesua finkatzeko eta ekoizle eta gidoilariaren arteko kolaborazioa sustatzeko helburuarekin “Proiektuaren baliozko katea ulertzeko modua aldatu behar dugu”.

Iritzien arteko desberdintasuna gorabehera, bertaratutakoen partehartze aktiboari esker, gaur egun sektorearen egoera zein den eztabaidatu eta marraztu ahal izan da, eta baita aurrerantzean norantz zuzendu behar garen oinarrizko helburua lortzeko, hau da, diruz lagundutako proiektuak ikus-entzunezko lanetan bihurtzera eta publikoaren aurrean erakustera heldu daitezen.