Atzo goizean ospatu zen eta bertan, aukeratutako 8 gidoilarik beraien proiektuak aurkeztu zituzten, proiektuak ekoizteko interesa izan zezaketen guztien aurrean.
- Zer diozu? – Lutxo Egia Del Rio
- Resilience Bar – Miguel Gómez-Tejedor
- Haitzetatik haratago – Uxue Arzelus
- Control Z – Iban del Campo
- Odol taupadak – Ignacio Gaztaka
- El último de los vascos – Juan Ibarrondo
- Ez gara hemengoak – Ander Iriarte
- Un viaje en el tiempo – Ana Serna
Ondoren, mahai-inguru bat burutu zen “Diruz-lagundutako gidoia: Idazketatik ekoizpenera” izenburupean, non Luis Marias eta Paul Urkijo gidoilariek parte hartu zuten, IBAIA eta Gidoilarien elkarteko presidenteekin batera, Joxe Portela eta Asier Guerricaechebarria.
Bakoitzak bere esperientziatik, behin gidoiaren idazketarako laguntza jasota, honen komertzializaziorako urratsak eta azken bertsioaren lorpenerako burututako ibilbidea aztertu zituzten, eta bertaratutakoen partehartzearekin, sektorean gidoigintzaren egungo egoeraren nondik norakoak garandu eta eztabaidatu ziren.