HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak iragartzen du hamazazpigarren edizioaren proiektuak hautatu direla; 2021eko irailaren 20, 21 eta 22an egingo da foroa, modu presentzialean, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Proiektu ugari aurkeztu dira, askotarikoak, foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarraren erakusgarri.

Besteak beste, sortze-ahamenean, unibertsaltasunean eta koprodukzio-aukeretan oinarrituta hautatuak izan ondoren, 15 izango dira tailerretan eta pitching saioetan parte hartuko dutenak, eta bilera indibidualizatuak izango dituzte edizio honetako panel erakargarria osatzen duten nazioarteko ikus-entzunezko industriaren agenteekin: telebista-operadore eta online plataformen ordezkariak, salmenta-agenteak eta erakundeetako banatzaileak. Bi tutore adituk elkarlanean jardungo dute hautatutako proiektuetako produktoreekin, eta haien aurkezpenak garatu eta perfekzionatzeko tresna egokiak jarriko dituzte haien eskura.

Hautatutako proiektuak Espainiatik, Alemaniatik, Txiletik, Italiatik, Frantziatik eta Austriatik datoz, eta hainbat gai aurkeztuko dituzte, hala nola ohorezko krimenengatik jazarritako emakumeak, patenteak, hondamen ekologikoak, biziraupena, arazo sozialak, errealitate birtuala, memoria historikoa, feminismoa edo hobetzeko nahiarekin lotutako istorioak.

ESPACIOS OCULTOS
Espainia-Austria
Produkzioa
KEPLER MISSION FILMS SL

DOMINGO DOMINGO
Espainia
Produkzioa
SUICAFILMS

WELCOME TO NEW KARABASH
Alemania
Produkzioa
DOPPELPLUSULTRA FILMPRODUKTION GMBH

EL SILENCIO DE LA TIERRA
Espainia
Produkzioa
DIAGONAL TELEVISIÓ

OUSMAN, 21000Kms PARA CAMBIARLO TODO
Espainia
Produkzioa
LA KASETA IDEAS FACTORY

VOLVER A CASA
Txile
Produkzioa
MIMBRE PRODUCCIONES – PEQUÉN PRODUCCIONES

PELÍCULA N. 1
Espainia
Produkzioa
ARENA COMUNICACIÓN AUDIOVISUAL SL

NEGRO LIMBO
Espainia
Produkzioa
ANTONIA FILMS

BAYO BAYO BABY
Espainia
Produkzioa
KANAKI FILMS

LUCIA
Italia
Produkzioa
LADOC

LAS CARTAS PERDÍDAS
Espainia
Produkzioa
FILMAKERS MONKEYS / MITAD Y MITAD

MUERTE EN AMARA (PV)
Espainia
Produkzioa
AREA AUDIOVISUAL

THE CLICK TRAP 
Espainia
Produkzioa
POLAR STAR FILMS

EN BUSCA DE LA SINGLA 
Espainia-Alemania
Produkzioa
LA FÁBRICA NARANJA / MALANDAR FILMS / INSFILM PRODUKTION

COLORS OF WHITE ROCK 
Frantzia-Mongolia
Produkzioa
PETITE MAISON PRODUCTION – ICITY FILMS

Gainera, Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Jaialdiarekin (Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdia) eta DocsBarcelona (Bartzelonako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia) jaialdiekin dauzkan lankidetza-hitzarmenen ondorioz, “Colors of white rock” eta “The click trap” hautatu dira, jaialdi eta programa horien azken edizioan parte hartu dutenak.

Hautatutako tituluak IBAIA saria irabazteko hautagaiak ere izango dira. 3000 euroko balioa duen saria da proiektu irabazlearen produktorearentzat, eta Paneleko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia.

Finantzaketa-iturri guztiak inoiz baino beharrezkoak diren une honetan, foro hau elkargunea da sektorean genero dokumentalean diharduten profesionalentzat, narratiba berrien indarraren eta dokumental horiek etorkizun hurbilean izan dezaketen garrantziaren aldeko apustua eginez.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.lauhaizetara.eu