HAUTATU DIRA DONOSTIAKO LAU HAIZETARA FOROAREN HURRENGO EDIZIOAN PARTE HARTUKO DUTEN PROIEKTUAK

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak bere hogeigarren edizioko proiektuen hautaketa iragarri du. 2024ko irailaren 23, 24 eta 25ean egingo da, Donostiako 72. Zinemaldiaren esparruan.

Guztira 100 izen-emateren artean aukeratuak, arrakasta berri bat bermatzen da. Hautatutako proiektuen kalitatea eta potentziala nabarmendu nahi izan du batzordeak; horietatik bat euskalduna da, eta gainerako hamalauak Alemaniatik, Kosovotik, Danimarkatik, Perutik, Serbiatik, Italiatik, Frantziatik, Argentinatik eta Espainiatik datoz. Horiek guztiak autore-dokumentalak dira, gizarte-gaiak jorratzen dituztenak eta nazioartean ikusgarri direnak,  beti izan dira gure Foroaren sinadura:

Pitching saioen egunean, Comissioning Editors-en eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one hitzorduen agenda pertsonalizatu bat landuko du antolakuntzak, lankidetza-akordio posibleak zehazteko helburuarekin

Titulu horiek guztiak 5.000 euroan balioetsitako IBAIA – ELKARGI Saria irabazteko hautagaiak izango dira. Pitching jardunaldian aurkeztutako proiektu onenarentzat izango da saria, eta adituen taldeko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia.