IBAIA

IBAIA 1997ko irailean eratu zen, eta Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea da. Gaur egun, 34 enpresa kide ditu, eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreko zenbait arlotan lan egiten dute.

IBAIAren helburuak hauek dira: ikus-entzunezko ekoizpenaren interesak babestea, defendatzea eta sustatzea, eta halaber, sektoreko profesional eta enpresen interesak ordezkatu eta aldeztea edozein pertsona, erakunde eta entitate publiko zein pribaturen aurrean, bereziki Administrazio Publikoaren aurrean, zeinahi mailatakoa delarik ere, estatukoa, erkidegokoa, probintziala, tokikoa edo instituzionala.

IBAIAk Euskal Herriko ikus-entzunezkoen ekoizpen-etxe guztiei eskatu nahi die elkartearekin bat egiteko. Horretarako, IBAIAko partaidea izateko prozedura eta beharrezko eskakizunak jartzen ditugu zuon esku.

ibaia