Aurten ere, aurreko edizioen arrakastaren ondoren, IBAIAk (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik berriz ere elkarlanean jardungo dute Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan jardunaldi bat antolatzeko. Foro horren hamahirugarren edizioa egingo da irailaren 26tik 28ra.
Ove Rishøj Jensen (Film Consultant of the European Documentary Network), dokumentalari lotutako arloen gainean dituen jakintza eta ibilbidearengatik profesional ospetsua izango da beste urte batez Donostiako Kursaal jauregian irailaren 28ko arratsaldean egingo den jardunaldia gidatuko duena.
Teknologia berriek, bitartekoak egiteko eta erabiltzeko moduak eta horien bilakaera azkarrak dokumental-sortzaileei erronkak planteatzen dizkiete. Horregatik, laurogeita hamar minutuz, Ove Rishøj Jensenek dokumental interaktiboen eta online eta VR dokumentalen esparruan izan diren azken gertakariak hurbiletik aztertuko ditu.
Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: estrategia narratiboak, erabiltzaileak sortutako edukia, errealitate birtualeko istorioak eta datuetan oinarritutako dokumentalak. Gainera, kontakizun modu horietarako funtsezko kontsiderazioak nabarmentzen dituzten baliabideen laguntzarekin egindako dokumental batzuen adibideak erakutsiko dira.
Ekimen horrekin, bi erakundeek industria zinematografikoari lagundu nahi diote, proiektu berriak garatzeko eta indartzeko mesedegarriak izango diren tresnak eskainiz.
Jarduera horretan parte hartu nahi baduzu edo proiektuen aurkezpenera publiko gisa bertaratu nahi baduzu eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko profesional ospetsuak ezagutu nahi badituzu, oraindik garaiz zabiltza.
Kontsultatu baldintzak HEMEN
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu