IBAIAK eta MUSIC LIBRARY &SFX-EK lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Logos ML distintas disposiciones-02Hitzarmen horrek urtebeteko iraupena izango du, eta, horri esker, MUSIC LIBRARY & SFX-ek deskontuak eskainiko dizkie bere katalogo eta zerbitzu guztietan IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko bazkide guztiei.

Music Library & SFX ikus-entzunezkoen ekoizpenerako produktu eta zerbitzuen plataformak Madrilen du egoitza, eta kalitatezko musika eskainiko du, genero eta estilo guztietako musika, baita soinu sfx-ak eta soinu-ekoizpenaren osteko zerbitzuak ere, tarifa eta baldintza onenetan gainera. Horien guztien onuradun izateko, enpresek IBAIAko kide direla egiaztatu beharko dute.

Urrats horrek argi eta garbi erakusten du IBAIAk erabateko konpromisoa eta erabakia hartu duela elkarteko kide diren profesional eta enpresen eskura jartzeko plataforma horrekin elkarlanean aritzeko eta elkarlan hori hobetzeko aukera; musikaren sektorean esperientzia zabala edukitzeaz gain, plataformak kalitatea, barietatea, eta malgutasuna eskaintzen dio bezeroari, baita Espainian edonolako ikus-entzunezko, Estatukoa edo nazioartekoa, egiteko behar duenera egokitzeko aukera ere.