INTERNATIONAL AUDIOVISUAL TRAINING

TrainningIBAIAk, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta (H)emen Ikus-entzunezko Emakumeen elkarteak elkarlanean, ikus-entzunezko eremuan lan egiten duten profesionalei, ikasleei eta interesatuei zuzendutako hiru Masterclass  antolatu dituztela, nazioarteko profesional entzutetsuekin.

MASTERCLASS-ak, Donostiako Tabakaleran egingo dira, Elias Querejeta Zine Eskolan eta Kutxa Kultur Enean, datorren maiatzaren 30ean, 31an eta ekainaren 1ean,  goizeko 10:00 – 14:00 bitartean.

4 orduko iraupena izango du eta honako hauek izango dira landuko diren gaiak:

1.Nazioarteko Koprodukzioak – Maiatzak 30, asteazkena

Ada Solomon (“Toni Erdmann” filmaren Ekoizle Eragilea, European Women’s Audiovisual Network-eko Lehendakaria)

http://www.hifilm.ro

 Ekoizle erromaniar arrakastatsuak bere esperientziatik habiatuta, nazioarteko koprodukzioen garrantzia eta hauek nola kudeatu azalduko digu, adibide konkretuak azalduz eta berari balio izan dioten tresnak konpartituz.

2.Europako Dirulaguntza Publikoak – Maiatzak 31, osteguna

Alessia Sonaglioni (Euroimages)

http://www.coe.int/t/dg4/eurimages

Pablo Pérez de Lema (ICAA)

Ainhoa Gonzalez (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi)

http://www.europacreativaeuskadi.eu

Europako dirulaguntza publikoak jasotzeko eskaera arrakastatsuak nola idatzi eta ze elementu puntuatzen diren gehien eta hauek nola lortu azalduko zaigu bai eskaera formalaren aldetik eta baita aurkezpen aldetik.

3.Finantziazio Pribatua – Ekainak 1, ostirala

Juliane Schultz (Senior Partner, Peacefulfish)

www.peacefulfish.com

Julianek oso ongi ezagutzen du EAEko zerga egoera berezia eta ikus-entzunezko proiektuak aurrera ateratzeko inbertsio pribatuak nola lortu azalduko digu. Oso masterclass praktikoa izango da eta partehartzaileak, inbertsore baten aurrean proiektua saltzeko tresnak jasoko ditu.

Gelaren edukiera dela eta, plazak mugatuak dira.

Izena emateko egin klik hemen