Batzordeak dagokion balioespena egin ondoren, Foroaren hurrengo edizioan parte hartuko duten 14 proiektuak hautatu dira. Osasun-krisiaren ondorioz, aurtengo edizioa birtuala izango da, eta 2020ko irailaren 22tik 25era bitarte egingo da, Donostiako 68. Zinemaldiaren esparruan.
Aurten jasotako proiektuen ugaritasunak eta aniztasunak berretsi egiten dute foro honek dokumentalaren industriaren barruan lortu duen indarra eta garrantzia, eta horrenbestez esan dezakegu foroa erreferentziazko hitzordu bat dela sektoreko profesionalentzat. Frantziatik, Espainiatik, Armeniatik, Perutik, Brasildik, Nikaraguatik, Venezuelatik, Zambia, Qatar edo Alemaniatik iritsitako dokumentalek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola historia, gatazka sozialak, belaunaldi-aldaketak, balioen galera, kultura-mugimenduak, eta bizitzan egin beharreko sakrifizioak.
BABYLON
FRANCISCO BAHIA
Brasil
Ekoizpena
SENDERO FILMES – VRAI VRAI FILMS – STUDIO RIFF
BALA PERDIDA
JUAN VICENTE MANRIQUE
México – Venezuela
Ekoizpena
FUNCIÓN CINE, S.A.S DE C.V – CROMAUNO AUDIOVISUALES, C.A
CHARLIE CHAPLIN, A MAN OF THE WORLD
CARMEN CHAPLIN
Espainia
Ekoizpena
KANAKI FILMS – ANAKI FILMS – ATLANTIKA – WAVE OF HUMANITY – THE CARAVAN TRAIL AIE
COOK & CROOKES
IRIS C. LAGO – GERARD GIL
Espainia
Ekoizpena
LA FERIDA PRODUCCIONS
DEL FUEGO AL HIELO
RUBEN CRESPO
Espainia
Ekoizpena
MIROKUTANA
DESPUES DE LA PAZ
GERMÁN GUTIERREZ
Canada
Ekoizpena
CAMERA VIVA
FIGHT
LILIT MOVSISYAN
Armenia-Frantzia
Ekoizpena
MOTIF FILMS – VIE DES HAUTS PRODUCTION
LA MARSELLESA DE LOS BORRACHOS
PABLO GIL RITUERTO
Espainia
Ekoizpena
BOOGALOO FILMS – ESCARLATA ESTUDIO
RAVE CULTURE
EDUARDO CUBILLO
Espainia
Ekoizpena
LA GAVETA PRODUCCIONES
SUMARIO 3/94″
ABEL GARCÍA ROURE
Espainia
Ekoizpena
QUATRE FILMS AUDIOVISUALES SL
THE DUSK OF THE AMAZON
ALVARO SARMIENTO
Peru
Ekoizpena
HDPERÚ – ANAKAA FILMS
THE KING’S SPEECH
JUAN RODRIGUEZ-BRISO
Zambia
Ekoizpena
PURPLE TEMBO MEDIA
THE SETTLEMENT
ALEX SARDÀ
Espainia – Jordania – Qatar
Ekoizpena
15L FILMS
UN VULGAR Y TRISTE SOLITARIO
EFTHYMIA ZYMVRAGAKI
Espainia – Alemania
Ekoizpena
GRISMEDIO SCP – THURN FILMS
Besteak beste sormenean, unibertsaltasunean eta koprodukzio-aukeretan oinarriturik, hautatutako 14ek online tailerretan parte hartuko dute, foroaren aurreko bi jardunaldi trinkotan, eta, ondoren, pitching saioetan, 2020ko irailaren 24an eta 25ean. Tresna egokiak emango zaizkie, pitchinga hobetzeko eta produktoreek nazioarteko ikus-entzunezko industriako agenteekin egingo dituzten One to One bilerak prestatzeko. Telebista-operadore eta online plataformetako ordezkariak, salmenta eta banatzaileen agenteak eta erakundeak izango dira agente horiek, aurtengo edizio erakargarriaren erakusgarri.
Hautatuen artean, Donostiako LAU HAIZETARA Foroak FIPADOC Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Festibalarekin eta DocsBarcelona Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Festibalarekin ezarritako hitzarmen-akordioen ondorio gisa, “La Marsellesa de los borrachos” eta “Fight” proiektuak daude eta festibal horien azken edizioan parte hartu dute.
Hautatutako tituluak IBAIA sarirako ere lehiatuko dira, eta produktore irabazleak 3000€ eramango ditu. Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak, eta Panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.
IBAIAak antolatuta Donostia Zinemaldiaren Industria Departamentuaren laguntzarekin, jarduera honek ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektorearen aldeko apustua egiten duten euskal erakunde eta entitate askoren lankidetza dauka.
Informazio gehiago: www.lauhaizetara.eu